Itsasondo, Beasain... oraingoan Ordiziari dagokio AHTarentzako sondeoak jasateari. Herritar batek bidalitako argazkietan ikustea dagoen bezala, Ordiziako Arantzegi baserri eremuan zundaketa makinak sartu dituzte orain dela aste bat. Gure postontzian utzi dizkigun hitzek honela diote: "Ez dakit hona idatzi behar nuen edo zer baina gauza da Ordizin sondeoak egiten hasi direla. Atzo bertan baserria daukan lagun batek esan zidan eta ikusten danez astelenen sartu zien, bean lurrek eztie halare. Gaur igo naiz (Remarreko baserrin ondo ondo ari dira, horko pinudian) eta baserritar batek esan dit lu...