Zaragozako Expoa hasi da dagoeneko eta Uraren Erakusketa Mundial honek bere kantua du edozein Futbol Mundial, Eurokopa, Olinpiada, San Fermin, herriko festa edo petanka txapelketaren moduan.   Orain pare bat aste entzun nuen kantua lehen aldiz eta aukeraketa bikaina izan delakoan nago (zalatzak ditut ordea Expoak kantuaren esanahia errepetatzen ote duen...). Bob Dylanen A Hard Rain’s a Gonna Fall handia izan da aukeratua baina nola ez, bertsio berezi bat prestatu dute Zaragozako Exporako. Erakusketa Zaragozan izanik logikoa eta guzti da bertsioa burutzeko ardura Amaral taldeari ...