AIRFRANCE: NE PAS MARCHER, NO STEP Zuri zeuden Aiako Harriak gaur goizean eta irribarre egin dut triste. Ene begi biribil harrituez karratu berdeak utzi ditut azpian eta karratu zuriak ikusten ditut orain. Zuri daude Europaren bihotzeko zelaiak. Zuritik niniz irribarre bat guri. "Maite zaitut, txistuka" bihotza, etsipenez. EZ IBILI edo kontuz elur gainean NE PAS MARCHER hegan egiteko, elurrartzera goaz eta lotu segurtasun-gerrikoak, mesedez... ...maitemindurik bazaude ere, lotu zaitez bizitzari, hori erran dit azafatak...