Aurten, otsailaren 21etik, 24a bitartean ospatu dute Tuaregek, Air-eko 10. jaialdia, Agadez lurraldeko Iferouane herrixkan. Jaialdi honek elkartzeko, eta euren kulturaren edertasunaz harro sentitzeko beta eskaintzen die Kel_Tamashaq-ei, urtero. Aurtengo festa hau, Agadez bertako, eta inguruko nomada, eta abeltzainen kulturaren erakusleiho interesgarria bihurtu da.  Era tradizionalean jantzi eta apaindurik, bere izaeraren harrotasuna erakusten diote halako egunetan Tuaregek munduari, eta batez ere elkarrekin hitz egiteko, elkarren berri jakiteko, elkar besarkatzeko.... badirela s...


St. Julianeko apartamentura iritsi eta topatu genuen lehen biziduna arratoi baten tamainako labezomorro eder bat izan zen. Erratz batekin kolpeka ibili eta nondik demontre atera zen asmatu ostean, zuloa komunerako paper bustiarekin bete eta parean gure diskoteka martxan jarri genuen. Lan ederra egin du nire iPod maiteak hamar egun hauetan zehar baina historiarako geratuko den bakarra, hauxe. Interneteko friki guztiak astindu eta lanean jarriko dituen modalitate berria asmatu zuen gure DJ Cocinas handiak! Air Plates jarri diogu izena eta hementxe duzue esklusiban mundu osoan egin d...