Barreiatzen egitasmo xumeak aurrera darrai, txiri-txiri. Gaurkoan gurekin Ainize Madariaga dugu, Euskal Ikasketen masterraren ikaslea. Bazterreko elkarte moderno, ideki, aurrerakoi, berritzaile, anarkista eta ez-ohiko batean sartu nintzen kontent ideia eta pozez gainezka. Orotariko adin, genero, kolore eta kulturetako jendea biltzen zen bertan. Poztekoa zinez. Tamalez, okupaturiko lekuak hustarazi zizkiguten poliziaren bidez, aski usaiakoa herri honetan bestalde. Elkartea, toki finkorik gabe dabil geroztik, eta internetak toki finko hori ordezkatu digu: komunikazioa emailen bidez eg...