Agadez inguruan         80.000 eta 120.000 inguru Afrika mendebaldarrek zeharkatuko du Niger, aurten, NBEaren ustetan. Emigrazioarekin uztarturiko arazo, eta arrisku guztiak gorabehera, munduko txiroenak, gertu daude kosta ahala kosta, Magrebera, edo Mediterraneoko itsas bazterrera iristeko.   2015eko urtarrila eta maiatza bitartean, 5000tik gora migratzaile artatu dituela dio NBEak, euretariko 657 emakumeak, eta 678 adin txikikoak izan direlarik. Giza gaiez arduratzen den NBEko «Ocha» taldearen hitzetan, emigrante asko, tratu txarren biktima iz...


Chahamata margolariaren lana     Basamortuak berezkoa duen soiltasunaz blaitu ditu bere altzo idorrean hazi dituen izaki guztiak, akaziak, sugeak, sugandilak, azeri belarri luzeak, gazela ikaratiak, itzal eta oihal diren nomada ibiltariak.   Munstroa, mortua, kolorez txiro, ezerezarena den beilegiz baino ez daki janzten, bere marra infinituez jositako soinekoa.   Hautsa, eta hondarra, harria, eta hutsa, haizearen erresuma diren paisaia bortitz hauetan hazi, eta bizi da Chahamata, Agadezko Kel_tamasheq, koloreen margolaria.   Bere lanek talka egiten dute baina, sor...


  Djado herri mamua     Apirilean, Agadez eskualdeko Djado goi-ordokian, aurkitutako urre-tokirako sarbidea, debekatu du Nigerreko gobernuak.   Aurkikuntzaren ondotik zer-nolako jende oldea, urre goseak eragin duena! Niger barnealdetik, Libiatik, Sudanetik, Txadetik... nondik ez ote dira iritsi! Nigerreko autoritateek diotenez 10.000tik gora dira iritsitakoak, eta auskalo zenbat diren iristear daudenak!   Bertako sarbidearen debekuaren erabakia, ostiralean hartu zuen Ministroen Kontseiluak, “Meategi, eta Industria Bilakaerarako Ministerioaren” komunikat...