Gosea Afrikan

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-04-18 21:12

Lehorte gorriaren atzaparretan harrapaturik gelditu da emakume gaztea, tximeleta, armiarma-sarean bezala. Bular ahitutik zintzilik, haur mamua. Etsipenak aspaldi lapurtu zion irribarrea, lurraren zaurietan landareak, banan-banan, galdu zirenean. Etxabereen oinazea etorri zen ondotik, eta ezerezak irentsi zituen ahuntzak, ardiak, astoak eta gamelu bakanak. Basamortuko haizeak barreiatu zituen, gero, han-hemenka, gorpuzkinak. Badaki, orain, euren txanda dela. Leun estutu du amak, bihotzaren kontra, txorikumea baino arinagoa den haurraren hasperena. Minak minari erakutsi dio bidea, tris...


Imuhar

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-04 17:18

 Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Ayitma  Yofa anikir  Nikiss sandade  Wadagh nihane  Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane  Imuhar (gizaki askea) Ederra da aske direnak lo egotea sufrimenduzko mundu honetan Esna zaitez nire herria! Zutitu zaitezte anai-arrebak! Egin diezaiogun aurre gaur egungo arazoei Bidea luzea da Ederra da aske direnak lo egotea Gizakiaren sufrimenduak baina garaiak aldatu egin direla erakusten du Bombino (moldatua)


Urte Berria

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-03 22:07

Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason    Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.   Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin ...


Ametsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-10-31 16:44

  Mediterraneo itsasoaren tripetan galdu dira hondoratuen ametsak. Gehiegi dira dagoeneko, eta ez dauka arazo gorri honek konponbide erraza izango duen batere itxurarik. Hezur, begi, bihotz, besarkada, haragi, ile, irribarre, taupada … jale munstro bihurtu da ia nahi gabe Ulisesen itsasoa gaur. Bien bitartean, Europa gotorleku harro eta txolinak arazoari bizkarra emanez dirau … “femme fatale”, epel, axolagabe. Europaren erraietan isilik dira baina, haran estu edo zabaletako herrixka mamu, gero eta mamuagoak. Gazteek ez dituzte euren herriak maite, ez e...


Azken iruzkinak

bai

bai 2017-04-12 13:15 #2

bai horixe, eskerrik