Zuzendariari BERRIA, 2009-III-29 Esaldi osoa «Accipe nunc Danaum insidias et crimine ab uno disce omnes» (Virgilioren Eneida 2, 65-66) da, Santi Onaindiak -Bergili-ren idazlanak osorik, (1966 Bilbo)- honelaxe itzulia: «Konturatu zaitez grekoen amarruez, eta bakar baten gaiztakeriagatik ezagutu itzazu guztiak». Oso ezaguna da ab uno disce omnes zatia. Eta hona hemen misterioa: Urdulizko Abeletxe abizenaren armarriko leloa horixe berori dela. Nondik datorren galdetzen ari zara? Troiako gerra ostera jo behar genuke, Virgiliok printzipioz asmatutako gudu horretara. ...