“Auzotarren diruarekin egin genuen”   6 bat laguneko koadrila hasi zen Sanjuandegiko udaberri jaiak antolatzen. Ramon Pozo, Nerea Beltran eta Filo Perez-en eskutik jaso ditugu hasierako urteetako lekukotasunak.   <SFB>Sanjuandegi, orduan, auzo zabala bazen ere, taberna bakarra zuen. Txoko taberna hain zuzen. Bertan elkartzen ziren auzoko gazte koadrilak eta ez hain gazteak ere. Egunetan txantxetan ibili ondoren, beste auzoetako jaiez hitz egin eta “gureak ez zuen festarik ospatzen”. Jai eta parranda egiteko parada egokia zen horrelakoa antolatzea. Dudarik gabe eta gogoz bet...