Blogariak

butiklan 1456131826619 Butiklan | 2008-04-09 18:53

Oporrak hasi aurretiko bezperan Patxi Trapero eta Iban Aranzabal komunikatzaileak inguratu ziren gurera Web 2.0 gaian jorratzen ari garen materia dela medio; hau da, komunikazioa eta bereziki, blogak.

 

Aranzabal Goiena Telebistako arduradun nagusienetarikoa da, eta lan honek eskatzen duen prestakuntza maila baduela erakutsi zigun, osoa eta jantzia dela. Sarearen zenbait txoko eta tresna erakusteko ere denbora hartu zuen, mundu horretan lasai eta bere saltsan mugitzen dela argi geratu zelarik. Bere perfila hitz batean laburbiltzeko: profesionala.

 

Trapero aldiz beste mota batekoa da, askoz ere informalagoa, eta Joxe Aranzabal irakasleak esan zuen lez, gaur egun Euskal Herrian egon daitekeen blogaririk originalena. Ogibidez udaltzaina, bere lanak eta hiru seme-alabek beta uzten diotenean komunikatzeari ekiten dio bere blogaren bitartez, oso modu berezi, bakar eta originalean. Telebista bat ere sortu du interneten, eta bertan nahi dituen grabazioak eta bideoak zintzilikatzen ditu. Hizlari bikaina ere badela frogatzeko aukera izan zuen, ostiral arratsalde batean eta beroarekin gaztez betetako gela baten arreta bereganatzea lortu zuelako.

 

Etorkizuna sarean, komunikazioan eta baita blogetan ere dagoela azpimarratu zuten biek, eta teknologia berriak erabiltzeko apustua egitera bultzatu gintuzten.


Utzi iruzkina: