KonpONbidean eneko goieaskoetxearen aurkako epaiketarik ez!

busturiaurrera 1456131761085 busturiaurrera | 2014-11-12 17:25

71 urteko zigorra eskatuko du Fiskaltzak Eneko Goieaskoetxearentzat

By on 2014/11/11 in Politika
Eneko Espainiaratu zutenean Gernika-Lumon egin zuten manifestazioa

Eneko Espainiaratu zutenean Gernika-Lumon egin zuten manifestazioa

Eguenean epaituko dute Eneko Goieaskoetxea busturiarra, 1997. urtean Oviedoko Buenavista komisaldegiaren aurka hiru granada jaurtitzea leporatuta. Hain zuzen, hainbat eskaera egingo ditu fiskalak epaiketan: 16 urtekoa sortutako kalteengatik, 45 urte erailketa saiakerengatik, eta 10 urte lesioengatik. Fiskaltzak dio eraso horrekin poliziak hil gura zituztela Katu taldeko kideek.

Hiru granadetatik batek eraikineko patioan jo eta kalte materialak eragin zituen. Beste batek, ondoko eraikin bat jo eta kalteak sortzeaz gain, inguruan zebilen andra bati zauriak eragin zizkion belarrian.

2011ko uztailean atxilotu zuten Eneko Goieaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua). Zortzi euroagindu eman zituen Espainiak hura atxilotzeko, eta guztira 15 dira Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontra aurkeztu dituen delituak. Hala ere, barajasko aireportuaren kontra erasotzeagatiko epaiketan absolbitu egin zuten.  2012ko uztailean estraditatu zuten.