buruz buruko txapelketa

buruz-buru 1456131759317 BURUZ-BURU | 2006-06-14 11:16

Bueno jadanik bukatu da banakako lehen mailako txapelketa, eta esan dezakegu azkenengo partiduak nahiko onak izan direla. hasteko ikusi dugu pilotari bat besten gainetik egon dela berau IRUJO izan da. Hau batez ere finalaurrekotan ikusi genduan BELOKI 2 tantutan utzi eta gero. beste finalaurrekoan ere argi ikusi zen goizuetako gaztea OLAIZAOLAII ere Gonzalez baño gehiago dela nahiz eta hasiera batean lan ugari eman zizikon.

Finalari dagokionez esan beharra daukagu ez zela partidu oso ona izan baina bai tentsio handiakoa. hasieran partidua nahiko orekatua joan zen baiña 9ñako berdinketa ostean irujok abantaila handia lortu zuen eta ematen zuen garaipen erraza lortuko zuela, baiña IRUJO-k beti bezela opari asko egin zituen eta azkenerako nahiko larri irabazi zuen.

beraz, gure hasierako pronostikoa bete zen : IRUJO TXAPELDUN!!! 


Utzi iruzkina: