Azaldu al dizute Bologna zer den?

Hamar urte badira Europar Batasuneko estatu gehienek Bolognako deklarazioa sinatu zutenetik, komunitate unibertsitarioa kontuan izan gabe (bere gehiengoan ikasleez osatuta dagoena). Ordutik hona ezer gutxi izan da Bologna prozesuaz jakin duguna, eta heldu izan zaigun informazioa ez da inondik inora unibertsitateen aldetik etorri. Ikasleok mugitu behar izan gara geure kabuz informazioa lortzeko eta informazio hori posible den heinean zabaltzeko. Zilegi iruditzen al zaizu hori? Horrela hartu behar al dituzte guk jasango ditugun erabakiak?

Blog honen helburua, informazio bila dabilen edozeini lana erraztea izateaz gain, ikasleon hitza plazaratzea da. Txoko hau iritziak adierazteko eta eztabaida pizteko erabili ahal izango dugu, baita agiri, komunikatu, deklarazio, prentsaurreko, ekintza eta abarrak argitara emateko ere.

Batu zaitez zu ere, egiozu aurre desinformazio lotsagabe honi eta egin zeure ekarpena. Zure zain gaude, animo!!!


Utzi iruzkina: