Mintzalagunak Altzan

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-07-23 12:53


Bizarrain elkarteak bultzatuta eta hainbat altzatarren eskariari erantzunez, Mintzalagun ekimena abian jarriko da Altzan. Euskarazko mintzapraktika saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi duten lagunei zuzenduta.

Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (943 397 464) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net).

euskaraz.net


Elkarbanatu


Utzi iruzkina: