Futbola ere euskaraz!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2008-01-07 23:04

Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain elkarteak. Aurten, berritasunak izan dira:
Batetik, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dugu. Irudiak ikusgai izan dira horretarako espreski jarritako karpa batean.
Bestetik, bigarren jardunaldian txokolatea eskaini diegu  haur eta gurasoei, hotzari aurre egiteko gozo-gozo.
Irudiak ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.


Utzi iruzkina: