Gipuzkoako itzulia: handiak bezala!!

bigurpil 1456131616907 bi gurpil | 2015-01-22 22:25

Gipuzkoako Itzulia

Denboraldi berria hasteko hilabete eta erdi inguru falta, eta oraindik aurrekoaren errepasoa bukatu barik daukat. Falta ere, dezente falta zaidala esango nuke. Onena, falta diren lasterketen inguruko apunte batzuk egitea izango da eta, noski, dauzkadan argazkiak edozeinen esku jartzea. Nire esku dago zure esku jartzea!

 

Beraz, laburpen-eran idazten hasteko erronka handi samarra: Gipuzkoako itzulia; hau da, lau etapako proba!

 

Apunte orokor batzuk:

-          Zita handietako ohiko janzkera dotorea izan zuen lasterketak lau etapatan.

-          Egunetik egunera irauten jakiteak asko balio du. 139 mutil abiatu ziren lehen etapan; horietatik 40k soilik osatu zuten itzuli osoa.

-          Egunetik egunera hobetzen joateak gehiago balio du.

-          Taldearen laguntza edukitzeak gehiago balio du horrelako probetan egun batekoetan baino.

-          Egun batean erretiratzea eta hurrengo egunean irteteko aukera izateak, ilusioa eragiten die mutilei.

-          Egun batean erretiratzeak eta hurrengo egunean irteteko aukera izateak, lasterketaren bilakaera baldintza dezake.

-          Oso proba polita izan zen.

 

 

Aia: Atariko laburra baina teknikoa eta gogorra

 

-          Bi kilometro besterik ez ditu ibilbideak, Aian bertan. Erlojuaren aurka banaka egiteko.

-          Teknikoa da oso, bihurgune zail samarrekin eta gorabehera askorekin, explosiboa ere bada.

-          Irteeran 137 txirrindulari.

-          Gureak berandu iritsi dira, eta ezin izan dute zirkuitua behar bezala aztertu.

-          Laburra izan bada ere, lehenengotik azkenengora 1’25’’ egon dira.

-          Ciryl Barthe frantziarrak irabazi du. Kontuan hartzekoa, Gipuzkoan lehen ere egin du balentriaren bat edo beste.

-          Frantziarra indartsu dago, baina beste batzuk ere bai. Arazoak izan badituzte ere, aurrealdean sartu dira, Unai Orbea eta Dani Maiora adibidez.

-          Proba berezia da egiteko, eta zer esanik ez ikusteko. Gozamen hutsa!!

 

Argazkiak hemen:

https://www.dropbox.com/sh/2t0z3g6w8z08kx1/AACIen01-dbUqAzc_gF1GJ6la?dl=0

 

Olaberria-Olaberria: Ormaiztegiarrarentzat lidertza.

 

-          75 kilometroko ibilbidea, gogorra: Lierni bi aldiz, Gabiria behin, eta Olaberria beste behin, azkena helmugan.

-          Eguraldi ona baina bero samarra.

-          Egurrean hasiera-hasieratik.

-          95 txirrindularik lortu dute etapa amaitzea.

-          Bazter hauek inork baino hobeto ezagutzen duen Dani Maiorak irabazi du, eta baita liderraren maillota hartu ere. Haren ondoren, izen handiak: Ciryl Barthe, Aratz Olaizola, Mikel Alonso, Eneko Aramendia, eta Carlos Ruiz.

-          Aritzek 22garren egin du, irabazlearengandik 1’12’’. Azken igoeran geratu da.

 

Argazkiak hemen:

https://www.dropbox.com/sh/crrwk0v5edrwhdh/AAA0yqBpNB4fMM7NWpuEbM1sa?dl=0

 

 

 

Andoain-Andoain: irabazteko makina agertu da!!

 

-          Bero-zapa irteeran eta arratsalde osoan zehar.

-          Lasterketan nabaritu da. Luzea izan da, 92,5 kilometrokoa; baina, aldi berean, taktiko samarra ere bai. Ihesaldiek aurrera joan eta denbora hartzeko baimena izan dute; irauten jakin duenak irabazi du.

-          Irauten jakin duen hori Oier Ibarguren izan da. Denboraldiaren tarte honetan ez da batere fin aritu, baina ondo egon barik ere, irabazteko gai da. Gaur, berriro erakutsi du irabazlea dela.

-          Minutu asko izan dituen ihesaldia harrapatu du, eta azkenean faboritoekiko 30 segunduko tartea besterik ez du izan. Nahikoa irabazteko!

-          90 lagun iritsi dira helmugara, baina sailkapen orokorrean bakarrik 78 daude. Batzuk itzuliari baino etapei garrantzia ematen dioten seinale.

-          Aritz 20garren iritsi da helmugara; baina aurretik ihesaldian zihoan jendea izan duenez, sailkapen orokorrean 16. Jarri da. Bejondeiola, talde barik dabil eta!

 

Argazkiak hemen:

https://www.dropbox.com/sh/zn03ovcocg96f39/AADwhdqsbvH6PVKESR-DD4Fqa?dl=0

 

Segura-Segura: itzulia jokoan!!

 

-          Ilun eta lainoz estalita abiatu da etapa, gero etorri denaren seinale.

-          Ihesaldi-saiakerak lehen kilometrotik bertatik. Horrelako batean sortu da eguneko ihesaldia, 6-7 lagun, eta Aritz han da.

-          Ampo sekulako lana egiten ari da Dani Maiorarentzat, bai errepidean bertan eta baita errepide bazterrean ere. Erreferentziak eta aginduak emateko walkia eta Ampoko maillota daraman jende piloa dago bidegurutze, mendate eta abarretan. Mobilizatu dira!!

-          Ihesaldian zeudenetako batzuk bukaeraraino irautea lortu dute, eta Ibai Azurmendi leitzarrak irabazi du etapa.

-          Sailkapen orokorra, berriz, Dani Maiorarentzat. Errepide hauetan honekin ahal duenik ez dago, igotzen bezain arriskutsua da jaisten.

-          76 mutil iritsi dira helmugara. Aritz zortzigarren izan da etapan, irabazlearengandik 33 segundura.

-          Itzulia 60 lagunek amaitu dute. Maiora, Barthe eta Alonso izan dira podiumean. Gurea, azken etapan bezala, sailkapen orokorrean 8. Zorionak.

-          Eta zorionak lau egun hauetan ikuskizun itzela eman diguten gainerako gazteei ere!!!

 

Argazkiak hemen:

https://www.dropbox.com/sh/inu57tt3ypt297y/AACmT0_muQT4Cevq4mNv1jdQa?dl=0

 

 


Utzi iruzkina: