Atzo Kukutza, bihar ere Kukutza!!!

Pozarren joan ginen atzo Deustutik Errekaldera. Kukutzak azken hilabeteetan bizi izan duen egoeraz jabetuta, gure asteroko bilera han egin nahi izan genuen, elkartasuna adierazteko, bertan egoteko, Kukutzan biltzeko, izateko… Besoak zabal-zabalik hartu gintuzten. Alai aurkitu genuen gaztetxea, gainera. Jendez josita musikariak bertan eta auzotarrak zein bisitariak dantza algaran.



Bilera goxoa egin genuen. Baina ez genuen uste, handik ordu gutxitara gertatu dena gertatu behar zenik. Goizeko bostetan poliziak Errekaldera joan, auzoa hartu eta Kukutza desajolatzeari ekin diote, indarrez, oso bortizki. (25 atxilotu eta 36 zauritu)



Goizean zehar jende andana itzela bildu da Errekaldera elkartasuna adierazteko asmoz. Kukutzak bizirik jarraitzen duela eta jarraitu behar duela esatera, ozen. Orduan jakin dugu, auzotarrek eskatu bezala, epaileak bertan behera utzi duela Kukutzaren eraisketa. Zergatik orduan goizaldean gertatu dena? Ulertezina.



Gaur, arratsaldean Errekaldera bueltatuko gara, Kukutza bizirik dagoela esatera. Manifestaldia bostetan izango da Ametzolako geltokian.



Berbaizu euskara elkartea Kukutzarekin


Utzi iruzkina: