La matanza de texas

beobide 1456131437001 izenburuikpe | 2008-02-21 09:13

bueno ba oainguan pelikula baten kritika itea tokatze zaigu. Nik " la matanza de texas" pelikula aukeratu det ze azkena ikusi nun pelikula da. Esango nuke hau beldurrezko pelikula bat dala, eta kasualki ez da batere agradablia!

pelikula hau texasen bizi den familia baten inguruan kokatzen da. Familia hau herri txiki batean bizi zen eta azkenik herritar denak alde egin zutenez beraiek bakarrik geratu ziren. Herritar bakarrak izanik, ez zuten ezer jateko. Beraz elikatu ahal izateko herritik igarotzen ziren turistak hiltzen zituzten beraien gorputzen bidez elikatzeko. Pelikula honetan protagonista nagusiak lau turista direla esan daiteke. Herri honetatik igaro behar dute eta bertan gelditzen dira taberna txiki batean, baina aipatutako familia honek bahitu egiten dituzte.  Hemendikan aurrera turista hauek nola ihes egin nahi duten kontatzen du eta hauetariko bakoitzaren destinoa ikus daiteke.

besterik gabe pelikula honen triler bat lagatzen dizuet.

 

 


Utzi iruzkina: