inteligencia espiritual en los niños

No profile photo Magizne | 2018-03-22 09:19

LIBURUAREN ERRESEINA


Liburu honek argi esaten du, nola espiritualitatea umeen garapenerako baliagarria den. Izaki bizidunok, izaki kuriosoak garenez, beti izan ditugu erantzunak bilatzeko nahi hori. Hori sentimenduekin edo emozioekin lotuta dagoen gauza bat da. Adimen espiritualaa edo inteligentzia espiritualaa, umea haren ongizate integralera eraman ahal du.  



Umeei azaltzen zaizkien galderei erantzuna bilatzeko, bere bizitzako esperientziak integratu behar ditu osotasun gehigarri batean.  Zentro bat, gertatzen diren gauzen sentipenak eta esanahiak hornitzen dituena. Espiritualitateak balore pertsonal batzuk proiektatu egiten ditu, gaitasun emozionalak garatzen laguntzen dituena. Horregatik hezkuntza arloan inteligentzia emozionala, aberasgarria eta estimulugarria ona da.

 

  Liburuak dionez, honako hau zentro erlijioso batzuetan bakarrik gauzatzen da.  Analista askok diotenez, umeek, gauzak ezagutzearen nahia dute, ez dute hainbeste zer den jakin nahi, baizik eta, zergatia eta zertarako. Liburuan zehar autore batzuen hainbat jarrera, ikerketa eta iritzi daude honen inguruan. Noddingsek adibidez, zentroetan area berdeak egon behar direla azpimarratzen du, landare eta izaki bizidunak, umeek naturarekin konexioak izan ahal izateko, beste izakiekiko errespetu izateko, eta harmonia kosmikoa lortzeko. Campbellek ere, hurrengo gauza azpimarratzen du; ipuinak eta batez ere mitoak, duela gutxi garatutako inteligentzia espirituala. Izan ere, narrazioa, ipuinak, istorioak , parabolak, umeen gaitasun batzuk garatzeko tresnak dira, haien memoria eta irudimena garatzen dituena, hala nola, espiritualitatea.

 

Umeak , pertsona konpetente eta agente aktibo bezala ikusten baldin baditugu, beharrezkoa izango da haien espiritualtasuna eta beren sinesmen eta esanahien bilaketa serio hartu beharko ditugu.  Liburu honetan zehar, inteligentzia espirituala lantzeko jarraibide batzuk agertzen dira, eta hauek lantzeak bere garapen kognitiboan ekarri ditzakeen hainbat onura. Erlijio, balore eta sinesmenaz baliatuz, autoreak inteligentzia espiritualaren oinarria nola ezartzen den azaltzen du, umeek hauen inguruko hausnarketak egin ditzaten.

Beñat

Gorka

Mikel

Asier

Xabier


Utzi iruzkina: