ZUHAITZ IÑAUSKETAK BASOAREN GAINBALIO

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-03-25 13:34

Zuhaitzak iñausteko hainabt gauza jakin behar ditugu; zertarako, noiz eta nola? Espezie bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta kimatzerako orduan, hauek kontuan izatea komeni da. Aintzinako jakituri eta sinesmenak ere hor daude...

Alex Shigo zuhaitzkulturaren maixuak Zuhaitzen konpartimentalizazioa azaldu zigun. Zuhaitzei zauriak egiterakoan, hauek zauria konpartimentalizatzen dute, hau da, Zauriaren ondorioz sortzen den ustelketa prozesua mugatzen dute barneko hainbat prozesu eta hainbat zelulen metaketaren bitartez. Metaketa edo muga hau, 4 zentzu desberdinetan emoten da, hildako adarrak zuhaitz guztia usteldu ez dezan eta zuhaitza hil ez dadin. Jarraian urtetan zehar, zuhaitzaren kambiunak zauria estaliko du, hazkuntzak berdin jarraitzen duelarik.

Holako adar bat moztera goaizenean, lehenik aspikaldetik segurtasun mozketa eginen diogu ondoren goitikan moztu eta desgarrorik suerta ez dakion.

Kambiuma zauria ixten, ustela barruan geratuko da konpartimentalizatuta.

Kimaketak zuhaitzean nola egiten diren ere, ikasi egin behar da, zuhaitzek lehenago aipatu bezala erabilera eta ezaugarri bereziak baitituzte kasuan kasu.

Zertarko iñausketa?

-Zuhaitza gaztetzeko
-Zuhaitza formatzeko
-Osasuna eta frondositatea hobetzeko
-Adar gaixo, siku edo okerrak (nahi ez ditugunak) kentzeko.
-Loraldi eta fruituak ekidin edota bultzatzeko.

Noiz?

-Zuhaitz eta arbustuak normalean neguan, reposo garaian, erreserbak gorde dituenean.
-Loredun arbustuak normalean loraldia eta gero.

Oso gai luzea da eta espezie bakoitzak bere nortasuna du kimaketari eta honen helburuari dagokionez.Batzuk behe behetik moztuko ditugu( cornus..), beste batzuk altuera desberdinetan (hortentsia, larrosa..)beste batzuk osogutxi (Chaenomeles..)... Erantzuna ere desberdina dute kimaketa eta gero,  baina iñausketa burutzerako orduan, herraminta egokiekin egin. Desinfektatuak eta afilatuak egon daitezela.

Egurraren erabilerak sustatu behar ditugu; bioeraikuntzan, altzarigintzan, artisautzan, biomasa...kalitate honeko egurrak lortzeko, basogintzak ere, kalitatezkoa izan behar du. Basogintza berritzaile jasangarria da, hontarako alternatiba. Eraldaketa paisagistikoa, aprobetxamendu txikiago baina ohikoagoak, espezie dibertsitatea, baso hezkuntza, aprobetxamendu desberdinak ( egurra, perretxikoak, eztia, fruituak, ganaderitza...), erabilera publikoa,I+D, turismoa eta landa garapena.



Utzi iruzkina: