SOROPILAK

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-21 18:32

 Soropiletan ( belardiak) hainbat belar espezie erabil genitzake lortu nahi dugun emaitzaren arabera. Espezie bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta honen arabera egingo dugu aukeraketa; Agrostis sp, Poa sp, Festuca sp, Cinodon sp, Paspalum sp, Lolium sp...

Kirol soropilek garrantzi handia dute baina gu geuk gure belardia egoera ezin hobean manten genezake, zer eta nola egiten badakigu.

Belarra moztea da, soropil baten dagoen egiteko nagusia. Mozketa altuera desberdinetan egin genezake, landatutako espeziea eta beraren egoera kontuan izanik. Golf zelai bateko green-ean adibidez astean 4-7 aldiz pasako dugu cortacesped helikoidala, belarra 5 mm-tan ebakiz eta futbol zelai baten aldiz astean pare bat bider moztuko dugu belarra.

Belardi sendo bat lortzeko urtean 2 aldiz eskarifikatu beharko dugu (eskarifikadora batekin). Honek lurzoruan metatzen den fieltroa (deskonpozizioan dugun materia organikoa) kenduko digu, sustraiei sakonera handiagoa emanez, aireazio eta filtrazioa hobetzen dugun heinean. Belarraren estoloiak zatituz, belar zurtoin gehiago haziko dira eta lehen baino indartsuago gainera.

Soropilak egoera honean mantentzeko, beharrezko izaten da, urtean behin,  haizeztatzea. Haizeztatzea, aireadore batekin egiten da, konpaktazioa ekiditeko besteak beste. Aireadorak lurrean utzitako zuloak, egun gutxitan desagertuko dira. Haizeztatzea bukatu eta jarraian hondarrestatzea (recebado), ongarritzea (abonado) eta ereitea (resiembra) izango dira gure zereginak.

Belarditan izurrite (Típula, gusanos negros, grises....) eta gaixotasunak ( Roya, Phytium, mancha del dolar..) eman ohi dira. Onddoen aurrean herramintak desinfektatu, kortearen altuera zerbait igo eta espezie egokiak aukeratu ( ez erabili Poa pratensis onddoak erraz hartzen du) Eskarifikazio, haizeztatze, erregadio, fertilizazio, hondarreztatze eta ereite egokiekin soropila berreskuratuko dugu.

Izurriteei aurre egiteko onena insektizida sistemikoak izango dira baina quimikoak diren aldetik ez erabiltzea da egokiena, kasu larrietan ezpada behintzat. Izurrite bat dugula uste badugu, lursaileko zati bat ganoraz ureztatu eta gau batez plastiko beltzez estali. Hurrengo egunean, plastikoa altxa eta bistan izango ditugu belarra eta berauen sustraiak jaten dituzten arrak. Etorkizunean ar hauek; diptero, coleoptero edo lepidoptero bilakatuko dira.

Etxeko landare eta zuhaitzak mozterako orduan ere, gauzak ondo egin. Honela guk nahi dugun fruitua lortuko dugu. Hortentsia eta larrosak altuera desberdinetan moztu. Lorea urteko adarretan emango digute. Beste batzuk loreak ostoak baino lehenago ematen dituzte urteko adarretan eta neguko loraketa ostean moztu beharko dira Forsitia casu. Beste batzuk, ez dira ikutu behar, chaenomeles... Zuahitz eta landareak moztu baino lehen begiratu ongi bere ezaugarriak. Bukatzeko mozketa burutu. Gehienetan, landareak neguko lozorrotik ateratzen hastean baina uda ere moztu daitezke. Onena espezialistei galdegitea!



Utzi iruzkina: