ORTURAKO HAZIA EREINEZ

basapis 1456131372713 BASAPIZTU | 2012-01-21 19:44

Azken urteetan, baratzerako hazi barietateen galera ikaragarria eman da. Gure arbosoen lana eta ezagutzak galdu ditugu eta berauek berreskuratzen saiatu behar gara.

Edozeinek ikas lezake, norbere haziak ekoizten , kontserbatzen eta ereiten, honela bertako barietate tradizionalak babestu eta zapore bikaineko produktuak lortuz.

Ohiturarik ez duenak, hasiberriek edo profesionalek, hazien barietate galeraren arazoaz sentsibilizatu eta kontzientziatu beharra dugu. Norbere haziak lortuz, gozamen eta ezagupen handiak eskuratuko ditugu etorkizuneko belaunaldiei ondare hobeagoa utziaz.

Ekoizpen ekologikoa etorkizun duen baratzerako haziak eskuratzeko bi bide ditugu. Erosi edo gu geuk ekoiztu. Erosteko, red de semillas de euskadi, Arkauteko geoplasma bankua edo semillas clemente bezalako obtentorak ( hazi ekologikoa erregistratzeko baimena dutenak) ditugu. Ekoizteko aldiz, landareari begiratu beharko zaio. Fruitu urtsua dutenei ( tomatea, calabazina, meloia..) fruitua ongi heltzen utzi behar zaie eta ondoren barruko hazia kendu (gelatinaz inguratua).2. loraldiko hazia gomendatzen da. Hazia baso batetan utzi 3-4 egunez fermentatzen eta ondoren garbitu, zikatu eta kristalezko pote baten kontserbatu daitezke. Fruitu zikua dutenak ( girasola, garia..) jaso, garbitu, zikatu eta gordetzearekin nahikoa litzateke. Ekolurra aldizkariaren hemerotekan aurki genezake landare bakoitzaren trataera baina orokorrean esan bezala jasotzen da hazia.

Landatu baino lehen, germinazio test-a burutzea gomendatzen da, egiten dugun landaketan zenbat landare haziko zaizkigun jakin dezagun gutxigorabehera. Plater batean, silize ondarra botako dugu eta bertan landatuko dugun landare barietatearen 100 hazi. Urarekin hezetasuna emango diogu baina ez du gainezka egin behar. Honen ostean beste plater edo plastiko transparente batez estaliko dugu eta 3-4 egunetan jakingo dugu testaren emaitza. Ernaldutako haziak bandeja baten edo lurrean sartu eta hazi genitzake.

Ernaltzerako tenperatura egokiena 18 gradutakoa da. Minimo 4 gradu eta gehienez 28.

Hazia zuzenean lurrean edo hazitegi batetan sartuz gero, lurrarentzako osagai hauek gomendatzen dira: Konposta eta bertako lurra. Artzillosoa baldain bada, ondar piskat gehitu.

Haziak lortu eta ortua babesteko setoak erabiltzea gomendagarria da

Hazia osasuntsu kontserbatzeko, argirik gabeko tokiren batean, tenperatura konstante eta baxuan eta hezetasun gutxirekin gomendatzen da. Kristalezko potean klariona sartuz, haziei hezetasuna kendu, caltzioa eman eta efectu fungiestatikoa eskeiniko diegu. Gomendagarria beraz klarionarekin gordetzea, berau kolorez aldatzen den arte. Momentu hortan berriz klarion berria sar geniezaioke hazi poteari.

Espezie bakoitzak bere ezaugarriak ditu, batzuk, AUTOGAMAK izango dira (autopolenizatzen dira, espezie monoikoak) eta beste batzuk ALOGAMAK ( dioikoak eta intsektuen edo haizearen bitartez polenizatzen dira). Honen arabera hazi tradizionala eskuratu edo ez galtzeko argi ibili beharko dugu. Kalabaza bati hazia kendu eta barietatea kontserbatzeko lorea (intsektu ta guzti) estali beharko diogu, km batetako erradioan beste kalabaza landaketarik badugu bederen. Bestalde, landare batzuk hazia urtero emango duten bitartean beste batzuk 2 urtean behin emango digute (Azelga, espinaka..)

Hazi tradizional lortzeko prozesuan 4 urrats landu beharko ditugu: Karakterizazioa (antropologia, ezaugarri kulturalak,agronomikoak, ortukoak, morfologikoak...) multiplikazioa, selekzioa (hazi sanoa, 2. loraketa..) eta extrakzioa.

Honela gure ortua hobeto ezagutuz, etekin handiagoa aterako diogu. Ondorengoei ondarea kontserbatzeaz aparte, biodibertsitatea zainduko dugu.

 


Utzi iruzkina: