Larrosaren bakardadea

basajaun 1456131367666 Basajaunen Erreinua | 2006-04-05 13:47

Larrosa, bihotza eta maitasuna, zerikusi handia duten gauza bi dira. Arrosa gorria, gorri-gorria, bihotzak eta maitasunaren intentsitate berekoak. Biak are ta gazteagoak izan, are eta ederragoak dira, are eta erakargarriagoak. Larrosaren petaloak itxiak daude, munduari irekitzear oraindik, eta guztiz leunak. Arantxak ere txikitxoak ditu oraindik, beraz errez min dezakete larrosatxoa; mundua arrotza da oraindik berarentzat.

Denbora aurrera joan ahala, gero ta petalo zabalagoak izango ditu, munduari irekitzen hasiko da. Arantxak hazi egingo zaizkio, eta ekintzes arrotzen aurka defendatu ahal izango du bere burua. Salbu, ez da inoiz egongo, baina orain bere arantx luze eta zorroztuak ditu. Bere burua defendatzeko besteei min egingo die. Ez nahita, ez min egitearren, baizik eta bera bere burua babestearren. Ongi al dago hori egitea?. Beste modurik ez dago,...edo gertatzen dana beste modurik ikusi nahi ez duela izango ote da?. Larrosa bere ikuspuntutik baino ezin ditu gauzak ikusi, lurrari errotuta baitago, eta beste modurik egotekotan ere ezin izango du ikusi, ezin izango du ulertu; bere sustraien gatibu izatera kondenaturik dago.

Hilabeteak pasa ahala, eta behin bere edertasun guztia erakutsi duenean, bere edertasuna berarentzat baino ez gorde izan dutenean, arrotzei arantxekin mehatxatuz, zahartzen joango da. Inor ez dago gauza guztietatik babesturik ezta ustez babes onenaren atzean ere, eta inurritxoak, edo nor daki zerk bere petalo harroak jaten hasiko zaio; banaka-banaka erori egingo zaizkio belartxar baten itxura hartu arte...eta orduan, bere bizitzaren azken minutuetan, igarotako guztiaren gogoeta egingo duenean, konturatuko al da orduan ezer gutxirako balio izan diola bere edertasun osoa berarentzat baino ez gorde izanak? Ez, orain hilzorian dagoenean, bakarrik dago. Inor ez du bere ondoan egon nahi, inor ez du bere arantxen ondoan egon nahi, inor ez du bera besarkatu nahi... arantxen babesak bakardadea ekarri diote, maite duenaren babesa behar izan duenean.


    Babestu babestu behar zaren adina, baina ez zure silborrera begiratzen gelditu, nahiz eta oso ederra eta ziurra izan, denbora aurrera doan bitartean.


Utzi iruzkina: