Axpen etxe berriak egiten ari den enpresa salatu du Auzoartekok.

auzoarteko 1456131174395 AUZOARTEKO | 2006-10-24 00:00

«Eremu publikoa eta ondoan diren mugak ez direla errespetatzen» salatu dute Udalean eta Eusko Jaurlaritzan.

Busturiko Auzoarteko Herri Kandidaturak, Axpe auzoko 22. zenbakian etxebizitzak egiten ari den enpresaren aurkako salaketa aurkeztu du Udalean eta baita Eusko Jaurlaritzaren Errepideen sailean. Hain zuzen, obra horiek legez kanpokoak direla salatu dute.

Ainhoa Barrena eta Iñigo Serna Auzoarteko zinegotziek, «etxebizitza berri horiek eraikitzean eremu publikoa eta ondoan diren mugak errespetatzen ez direla» adierazi dute.

Auzoarteko kideen arabera, «batetik, eremu publikokoa den hiru metroko unea, eta bestetik, etxebitzitza berri horiek inguruan dituzten mugekin euki beharreko bost metroko tartea» ez da errespetatzen.

Muga legalak

Auzoartekoek, etxebizitza berrien eraikuntzaren inguruko informe teknikoa irakurri ostean, «muga legal bakar bat ere ez» dela agertzen diote. Juridikoki «ikaragarria» dela adierazi dute.

Orain baino lehenago, Axpeko auzokide batek ere obra horien aurkako salaketa aurkeztu zuen Udalean, bere etxetik etxe berriak egiten dauden lekuraino dagoen tartea oso txikia dela esanez.

Udalak obrak gelditu zituen denbora batez, baina udalerriko arkitekto aholkulariak auzokidearekin sinatutako dokumentuaren edukiaren arabera, obrekin jarraitzea legezkoa zela ikusi zuen ondoren. Udaletik informatu dutenez, «Auzoartekoren salaketa aztertzear dago oraindik».


Utzi iruzkina: