Kulturaren Industrializazioari buruz

asierb 1456131111765 GAZTE-LEKU | 2006-05-07 12:27

Sistema kapitalistaren oinarria, merkatuaren beharretara moldatzea da. Merkatuak ezartzen ditu legeak eskaria eta eskaintzaren bitartez. Gainera, etengabe moldatzen doa, garai bakoitzean sortzen diren premiak asetuz. Gaur egun, garapenaren gizartean bizi omen gara, eta gure hezkuntza maila inoiz izan dugun altuena da. Hori dela eta, gizartearen eskaera berrien artean kultura dugu. Produktu kulturalak etengabe  aldarrikatzen ditu. Kultura modan dagoela esan genezake.

 Eskaera berri honi erantzuteko, eskaintza gero eta anitzago da. Hau da, hain zuzen ere, merkatuaren erantzun sistmatikoa: eskaria gora egiten duen heinean eskaintzak ere gora. Baina arazo bat sortzen da, kultura ez da  produktu arrunt bat. Ezin da produkzioa behartu, kulturak berak ezartzen du abiadura, ez merkatuak. Produkzio kulturalaren handitzeko saiakerek fenomeno berri bat sortu dute “sasi kultura” bezala deituko duguna. Honek produktuaren kalitatea murriztea eragiten du. Gizakiok bide sinpleena eta errazena jarraitu ohi dugu.  Jakiteko dugun grina bide errazenetik asetzen dugu. Historiari buruz zerbait jakin gura badugu, orokorrean, ez dugu historiako liburu batengana joko, jakin-mina Hollywood-eko produkzio erraldoi batekin aseko dugu. Gainera gure buruaz arro egongo gara 3 ordutako txapa jasan izanagatik.

Arazoa, honakoa da: Gero eta pertsona gehiagok gure burua intelektualtzat jotzen dugu errealitatean ezjakin hutsak garenean. Ikusten duzuen moduan ni ere talde horretan sartzen naiz . Autokritika egitea ez dator gaizki eta.  Lau gauza dakizkigunez, uste dugu jada dena dakigula. Per Harbor filma ikusi izanagatik, gertaera historiko horri buruz dena dakigunaren iritzikoak gara. Horrelakoak gara bai, harroegiak. Ez gara konturatzen produktu hauek ikuspuntu bat baino ez dutela eskaintzen. Ikuspuntu guztiz subjektiboa gainera.

Industrializazioaren beste eragile bat, enpresaburu ugariren jarrera izan da. kulturaren merkatuan etekinak lortzeko bidea ikusi dute eta honetaz baliatu dira. Durangoko azoka, Santo Tomas feria antzinako izaera galdu dute. Taloa adibidez   ez da gure arbasoen elikadura, tradizioak gogoratzeko bidea. Etekin ekonomikoak lortzeko abagunea baizik.

 Kulturaren industrializazioaren  ondorio nagusia, pentsamenduak orokortzea da. Eredu baliagarria, bakarra da. Beste ikuspuntu guztiak baztertu egiten ditugu. Kultura guztiz aurkakoa denean, kultura = aniztasuna da. Bakoitzak bere bizitza estiloa bere tradizioak dauzka eta hauek ezin dira inposatu, herri bakoitzak bereak dauzka eta errespetatu behar dira.

Orain arte esan dugun guztia hitz batetan laburtu beharko bagenu, hitz gakoa GLOBALIZAZIOA izango litzateke. Zalantzarik gabe sasi kultura honen ekoizlea globalizazioa dugu. Bizitza estilo jakin bat eta balore zehatz batzuk ezartzen dizkigu globalizazioak. Kultura herrikoiari min handia egin dio joera honek. Izan ere, gure sustraiak baztertzera bultzatzen gaitu. Pertsonak bata bestearen klonak bilakatu nahi gaitu. Hizkuntza, jokamolde, ohitura berberak. Ez dira ohartzen edertasuna aniztasunean dagoelaz.


Utzi iruzkina: