Predictor: positive

Ama gai baten egunerokoa

Orduak igaro nitzake sabelari begira; izan ere, denbora luzea ematen dut horretan, eseri, kamiseta jaso eta zure mugimenduei so egin. Xuabe-xuabe ibiltzen zara batzuetan, kulunkatzen ibiliko bazina bezala. Beste batzuetan, kolpe bortitzak izaten dira, sabelaren forma desitxuratzen didatena (bideoak nola igo ikasi dudanez hurrengoa halakoa izango da). Bitxia da oso. Hauxe da azken hilabeteetako gure espektakulua:


Astelehen gauean Aiert jaio zen. Esango nuke zuk zerbait gertatzen zela sumatu zenuela, aztoratua ibili baitzinen. 2 kilo eta 300 gramo pisatu zituen, eta hari handitxo zetorrela esana zioten! Egun berean, goizean, ginekologoarenean izanak ginen gu, eta ia hilabete baten faltan pisu hori bera kalkulatzen zizula esan zigun; azkenean morroxko xamarra izango ote zara! Aiert erraz jaio zen, uste baino errazago izan zen dena bere amarentzat; oraintxe sinatuko nuke nik gurea ere halakoa izateko... Atzo oso lasai eman zuen eguna, eta tarteka oso espabilatua ibili zen, gozada bat zen hura...


Erreportaia

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-09-19 20:40

Oso erreportai polita egin ziguten aurreko larunbatean Gaur8 astekarian. Aita harro-harro, amona ia negarrez... Jaio aurretik norberaren izena egunkariko azalean ateratzea ez da eguneroko gauza, neska! Lan handia izango duzu hau dena irakurtzen handitzen zarenean. Sortu ez, eta dagoeneko lanak!


Hilabete besterik ez da falta eman ziguten datarako, sinestezina! Urduri? hori izan da azken boladan gehien entzun dudan galdera. Eta nik, oraindik ez, erantzun diet, agian ez dudalako horretan gehiegi pentsatu orain arte. Baina azken egunetan pentsatzen hasi naiz. Zure lehengusu Aiert jaiotzear dago, eta horrek, nolabait, gure atzerako kontaketa dakar. Ez dakit erditzeko uneak berak beldurra ematen didan; hobeki edo okerrago, pasako baita. Gerokoa, aldiz... Aaaiii... Zu ikusteko gogo izugarria dut batetik, baina, bestetik, zu barrenean eramatearen sentsazio gozoa luzatu nahiko nuke. Uste d...


Bazkalondoan aldaketa sumatu dut sabelean; atzo arte nire ezkerraldean sumatzen nuen ustez zure gorputza osatzen duen konkorra, gogorren jartzen zaidana. Eskuinaldean sentitzen genizkizun oinak (ekografian baieztatu ahal izan genuen oinak alde horretan zenituela), atzo bertan ikusi ere egin genuen nola luzatzen zenituen hankak. Gaur, baina, sofan eserita nengoela eskuinaldean kuzkurtuta zeundela iruditu zait. Oraintxe, idazten ari naizela, hankak beste aldera luzatzen dituzula iruditzen zait. Hainbeste denbora aurreko posizioan egon eta gero arraroa egin zait aldaketa, baina hala izango da...


Tira... sustoa horretan gelditu da azkenean, askok esaten zidaten bezala. Ostiralean ekografia egiten izan ginen eta ongi zaudela esan ziguten, ez zarela oso handi jaioko, baina zure neurriak egokitzat hartzen dutenaren barruan daudela. Halako batean, neurriren bat hartzen ari zela, ginekologoak "asko mugitzen ari da, ez dakit hau neurtzerik izango dugun... baina horregatik bada, seinale ona". Eta hori guk ere pentsatzen genuen joan aurretik, ez zitekeela ahul egon hainbeste mugitzen zen norbait. Lasaiago ekingo diogu falta zaigunari, beraz. Argazki hau (34 aste) eta aurrekoaren arte...


Sorpresa handia jaso nuen atzo, ohi bezala sustatun sartu eta gure blogaren berri ematen zutela ikusi nuenean. Denbora gutxian bisita kopurua izugarri handitu zen. Utzitako mezuak eskertzekoak dira, asko animatu naute, benetan, baita hunkitu ere (sentiberatasuna gori-gori izaten dugu haurdunok, hormonak...). Eta beno, gaur arratsean joan behar dugu ekografia doopler hori egitera, ea kontua zertan den...


Estatu Batuetan gurasoek haur jaioberriari haren izena daraman webgunea oparitzea modan jarri dela entzun nuen aurrekoan. Batzuek, haurraren izena horren arabera erabakitzen omen dute, izena libre dagoen edo ez konprobatu eta gero. Hara, nik ere antzeko zerbait ez ote dut egin? pentsatu nuen (aldeak alde, jakina, ez dut nire burua hain zorotzat hartzen). Zuri buruzko blog bat idazten hasi, eta, aitortuko dut, googlen zure izen-deiturak sartu nituen besterik ba ote zegoen ikusteko (ez nuen erabakitakoa aldatzeko asmorik eh). Orain, nire bloga izaten hasi eta gero eta zureago dela iruditzen z...


Ekografia egiten izan ginen atzo. Aurrekoetan urduriago, irrika handiagoz egon nintzen, izan ere, orduan zure berri izateko modu bakarra nuen. Orain, zuk zeuk ematen didazu uneoro zure berri, eta nik "ama, ongi nago" moduan ulertzen ditut horiek. Lasai nengoen eta urduri atera nintzen, behar baino txikixeago zaudela esan baitziguten. Ez kezkatzeko, gertatu ohi dela, eta agian genetikoki halakoa zarelako izango dela. Karbohidratoak hartzeko, ia handitzen zaitugun, eta atseden gehiago hartzeko. Lasaiago nago orain, ingurukoekin hitz egin eta beste laupabost kasuren berri izan dut, "ah, bai,...


29 aste betetzen ditut gaur eta egunetik egunera aldaketa sumatzen hasia naiz, gauero borobilago ikusten dut sabelaldea. Hori esaten dute, azken txanpan sartua nabariagoa izaten dela. Eta ez da harritzekoa, gure neskatila dantzan ari baita egun osoan eta bere mugimenduekin lekua egiten duela ematen du. Dantzari aparta izango ote da! Aurrekoan erditzea prestatzeko lehen saioan izan nintzen. Talde terapia antzeko zerbait iruditu zitzaidan, hainbeste emakume zure egoera berean ikustea, zure beldur eta zalantza berberekin... ez dator gaizki. Ez nago ziur horrelako saioak erditzeko unerako balia...