Amak oraindik erretzen du

aita_berri 1456130573596 Aita berri baten bloga | 2007-06-29 20:11

Eta dirudienez ez dauka erretzeari uzteko asmorik. Egia esan ez ditu zigarro gehiegi konsumitzen, bost eguneko besterik ez, berak horrela erabaki baitzuen.

Bere erabakia guztiz sentsugabea iruditzen zait eta ziur nago Andereri kalteren bat eragingo diola. Txarrena da badakidala nondik atera duen erabaki hori.

Direla urte batzuk amaren lagun bat haurdun zegoen eta ezin izan zion erretzeari utzi.Medikuarengana jo zuen eta medikuak zera esan zion: umeari kalte handiagoa eragiten zion erretzeari uztearren sortutako estresak lauzpabost zigarrok baino.

Eta gaur egun, adibide horretan oinarrituz eta uzten saiatu barik, amak umeari bost zigarro eguneko errearazten dizkio.