Indar Gorriren XX. urtemuga

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-11-14 15:27

Lehendik aipatu bezala, asteburu honetan Indar Gorri Osasunaren hintxaren XX. urtemuga ospatuko da eta zenbaki borobil hau ospatzeko lekua Sakana eskualdea aukeratu dute.

Gauean Etxarrin egongo diren kontzertuez gain, Altsasun emango zaio hasiera festari. "Herri" bazkaria egingo da eta arratsaldean barrilada egongo da Altsasuko Gaztetxean. Lehen aipatu bezala, festa Etxarrira joango da Memo eta Xopapo taldeak igoko baitira Etxarriko Gaztetxearen eskenatokira. Kontzertuak gauekon 11tan hasiko dira.

Lehenengo aldia da horrelako kontzentrazioa Sakanako Gaztetxeetan ospatzen dela. Dena dela, beste urte batzuetan Osasunaren hintxa guztien topaketa ospatu izan dira, Nafarroako beste herrietan bezala.


Utzi iruzkina: