Web 2.0!

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-22 11:55

Zer da web 2.0? Enpresen eta bezeroen arteko harremanaren aldaketa besterik ez?

Hori baino askoz gehiago da, garaia zen denok boterea izatea, gure iritzia enpresengan eragin garrantzitsua izatea, "the power of us" deritzona, erabiltzaileen boterea.

2006ko abenduaren 3an, "El País" egunkariak gai honi buruzko artikulu bat publikatu zuen, bertan azkeneko bolada honetan Interneten gertatu diren aldaketei buruz aritzen da.

Adibide hona iruditu zitzaidan El Koala musika taldearena, Opá abestia Youtuben jarrita baitzegoen eta izan zuen arrakastagatik, orain disko bat atera du. Harritzekoa da nola aldatzen diren teknologia berriak eta ze eragin edukitzen duten guregan eta enpresengan ere.

Gabonak baino lehen, Luistxo Fernandez-ek, del.icio.us amorratua dena, eta Tagzania-ren sortzaileetako bat, hitzaldi bat eskaini zigun horri buruz. Ezinezkoa dirudi sinistea nola orain dela agian... 5 urte, web 2.0 barik bizi ginen, eta ez genuen gehiegizko premiarik aurkitzen, ezagutzen ez baikenuen; baina gaur egun, internet, edo hobeto esanda, youtube, myspace, blogger... faltako balitz, izugarrizko "hutsa" sentituko genuen, gure bizitzaren parte bat bihurtu direla esan dezakegulako.


Utzi iruzkina: