ZORIONAK TAJ BURROW Billabong Pro J-bay irabazle

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-07-25 09:40

Pasa den larunbatean bukatu zen aurtengo abentura sudafrikarra. Finalean Taj Burrow irten zen irabazle oso nekatuta zirudien Kelly Slaterren gain.

Kellyk oso forman zirudien egunaren hasieratik, final laurdenetan txapelketako konbinazio altuena lortu zuen, 19.23 puntu 20-tik, baina egun batean lau manga edukitzeak faktura pasatu zion eta finalean oso nekatuta ikusten zitzaion, ia olatu guztietan erori bait zen, oso arraroa Kelly bezalako surfista batentzat.

Taj ordea, fuerte hasi zen eta oraindik fuerteago bukatu. Final laurdenetan Parko kaleratu zuen, semifinalean Mick eta Finalean Kelly kombo situazioan laga zuen, hori bai dela egun gogor bat!!

Bestalde, Andy final laurdenetan geratu zen Dean Morrison-ek kanportatua. Azken hau, 2000 euroko izunarekin joan zen etxera semifinaletan Kellyren aurka galdu zuenean, epaileeri "gesto ez egokiak" egiteagatik eskuekin. Nik semi final horretako bideoa ikusi dut eta... Dingo, ni baino gogorragoa zaude, zure frontside surfing-a ez da nere ustez Top 44 batena. Mick Campbell ere, "pronto" askoko surfista, beste 1000 euroko izunarekin joan zen etxera, bere mangan (laugarren rondan) olatu oso gutxi egon ziren eta honek ere "gestu txarrak" egin zizkien epaileeri.

Amaitzeko, Mick semifinaletan geratu zen eta orain mundiala oso interesgarria dago, Mick-ek lehenengo postuan jarraitzen du eta Taj 600 puntutara dago, gero Andy, Kelly eta Parko, hiru hauek 1000 puntutara gutxi gora behera.

Orain udako geldialditxoa eta Irailak 9-an Trestles (kalifornia), Irailak 21 Hossegor eta Urriak 1 Mundaka, puntu asko denbora gutxian. Aldatuko al dira gauzak?? Zurrunbiloko blogean jakingo duzue!!!


Utzi iruzkina: