ZORIONAK TAJ BURROW: BELLS WINNER

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-04-12 09:22

Azkenean Taj-ek jo zuen kanpaia

Atzo Bells-en txapelketa bukatzeko aukera izan zuten. Kelly eta Parko final laurdenetan geratu ziren eta Mick eta Whitaker semitan. Semi final hauek infartokoak izan zirelakoan nago puntuzioak ikusi ondoren, Taj 15.30 eta Whitaker 15.13 eta beste semian Andy 16.90 eta Mick 16.17, menudo apreton!!

Mick

Whitaker

Finalean, gauzak ondo hasi ziren Hawaiiarrarentzat eta aurretik jarri zen, baina txanda amaitzeko 90 segundu geratzen zirela, eguneko serie handiena sartu zen eta 6.90 puntu behar zituen Taj Burrow-ek 9.00 bat lortu zuen, eta modu hontan, 2004-tik frogarik irabazi gabe zegoen Tajek, kanpaia etxera eraman zuen.

A.I.

Taj

Beraz, orain hiru Aussie dauzkagu rankinaren puntan, Mick, Taj eta Bede. Baina, zer gertatuko da orain benetako olatuak datozela??? See you at TAHITI, May 4th!!!


Utzi iruzkina: