ZORIONAK MICK FANNING QUICK PRO IRABAZLE
GO MICK!! GO!!! Besterik ez zen entzuten hondartzan Kelly eta Andy txapelketako laugarren txandan kalera joan ondoren.
Mick Fanning-en forma ikaragarria izan da Hossegorreko olatutan, txikiak, handiak, onak edo txarrak, ez dago tipo hau geldituko duenik aurten, naiz eta matematikoki oraindik aukera txiki bat egon, tipo honek munduko txapela irabaziko du aurten eta listo, ez dago hori aldatzerik.
Urte osoan zehar oso ondo ibili da txapelketa guzti-guztietan, bere bi postu txarrenak oraingoz 17. eta 3. bat direlarik. Hirugarrren bat!!! hori sinestezina da. Kelly aurreko urtean oso topera ibili zen eta bi bostagarren postu laga zituen kontatu gabe, baina hirugarren postu bat... hori gehiegi da, txapelketa guztietan semifinalera iristea da.
Ni asko poztuko nahiz Mick-ek munduko txapela irabazten badu, baina... badakizue... I love you Kelly!!!uuuu!!!aaa!!!! Bestalde, Greg Emslie Sudafrikarra finalera iritsi zen Parko eliminatu eta gero.
Zorte piskatekin, aurten ere Mundakan jakingo dugu nor izango den munduko txapelduna, baina kontuz, maixua oraindik mila puntutara dago eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: