RIP CURL PRO SEARCH 08: SOMEWHERE IN INDO
Gaur hasi da urtero zalantzan lagatzen gaituen Rip Curl-en txapelketa. Aurten, nik behintzat, orain dela aste bat arte ez neukan idearik ere ez non izango zen, eta gainera ez nuen sekula pentsatuko Balin egingo zutenik. Zehazki Uluwatu eta Padang tartean ibiliko direla uste dut, eta gaur behintzat Padang-Padang-en ari dira egiten 1.5-2m ko olatu bikainekin
Lehenengo txanpa amaitu dute eta aurreko txapelketa (Jefferys) irabazi ondoren, Kelly protagonista izan da gaur ere 19.17 puntuko konbinazioa lortu ondoren. Andy, Parko eta Bruno Santos ere fin ibili dira 18.00 puntu baino gehiago lortuz.
Dirudienez (LOLA-n ikusi dezakezue) prebisioak politak dira datozen egunetarako eta olatu bikainak egotea espero da. Beraz disfrutatu ezazue txapelketa hau. Ondo segi
Iruzkinak
Utzi iruzkina: