PREBISOA: ARGI IBILI HURRENGO ASTERAKO!!!
Aupa gente! Dirudienez asteburu honetarako zortea egongo da Zurrunbilo Zirkuituko bigarren froga egiteko.
Oker ez banabil, atzo arratsaldean itsasoa piskat igo zen eta gaur azken ordurarte mantenduko dela dirudi. Bihar ordea, Deban olaturik ez dela egongo ematen du. Ona hemen prebisioa:
Ostegunean, haizea irtengo dela ematen du eta itsasoa igotzen hasiko da, baina lehenego olatuak haize olatuak izango dira. Ikusten dezute periodo desberdineko grafikatan nola dagoen marra urdin bat (6 sg) goraka doana ziztu bizian? Horrek esan nahi du periodo bajuko olatuak iritsiko direla lehenego, eta hori ez da gertatzen swell garbietan, periodo altuako olatuak dira lehen iristen direnak beti. Dena den ostiralerako metro on bat egongo da eta larunbatean piskat gutxiago.
Interesgarriena hurrengo astean dator. Igande inguruan, groenlandia azpian bi borraska batuko dira eta bi edo hiru egunetan geldi eta indartzen egongo dira 960 mb inguru hartu arte, o sea, potenzia en estado puro.
Tenporadako lehenengo swell handia izan daiteke, argi ibiliko gera, zehozer handia etorri bait daiteke eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: