IRAGARPENA
Aspaldian olatu gabe gabiz inguru hontan, baina badirudi gauza pixkat aldatuko dela.
Gaur iluntze aldera lehenengo pultsoak agertzen hasi beharko lirateke, medebaldeko, oso mendebaldeko itsasalditxo bat bait dator. Ez dago oso garbi Deban olatuak sartuko diren, norabidea oso txarra bait da eta periodoa eskastxua. Baina segurasko ostiralean surfeatu ahal izango degu, metro erdi inguruko olatuekin goizean eta arratsaldean piskat beheraka joango da.
Larunbat arratsaldean berriz ere piskat goraka hasiko da itsasoa eta iganderako metro erdiko olatuak iritsiko zaizkigu berriz.
Ez da gauza asko, baina behintzat busti egingo gera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: