Asteko prebisioa

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-06-27 10:44

Gaur goizean surfeatu al izan dutenak olatutxo bazituztela ematen du

Dena den, eguerditik aurrera olatuak jeitsi egingo dira eta arratsalderako ez dela ezer geratuko ematen du.

Grafikatan ikusten den bezala, ostiralerarte ez da olaturik egongo Deba behintzat, eta beste hondartzatan metro erdi asko jota. Astearen amaierarako borraska bat dator eta igandean itsasoa dexente igo behar duela dirudi, baina ipar haizea ere berarekin etorriko da. Hona hemen ostiraleko isobara eta fetch-aren egoera:

Borraska ganorazkoa da, baina bertan geratu beharrean, prebisioek diote ekialderuntz mugitzen jarraituko duela, ondorioz, gure gainera etorriko da ipar haizea ekarriz. Ea nola joaten den asuntoa.


Utzi iruzkina: