Aste santu forecast
IIIeeeepaaa!! Ze oporretarako quiverra prest hala!! Ba sartu tabloitxo bat ere pintxuan ordez, olatu gutxi egon behar da eta. Isobara mapak begiratzen badituzue, itsasoan ez dago fetch interesgarririk sortu dezakeen borraskarik.
Nik dena den Vasque Country, France eta Portugal forecastina ingo det; hortik entzun det, Lasa ta Arrito Portura juteko goguakin daozela eta. Hemen dijua:
Ikusten dezuten bezela olatu txikiak egongo dira, beraz, hobe dezute oso irekiak diren hondartzetara jutea. Hemen eta landetan olatu berdintsuak egongo dira, 0.5m asko jota astebururarte behintzat. Agian asteburuan zehozer sartu daiteke, Azoreetatik gora datorren borraskaren ondorioz. Fijatu tauletan, lehenengo marran agertzen diren swell desberdinetan, igandean adibidez: 1-3 W 12s, horrek esan nahi du, olatuak mendebaldetik etorriko direla, de uno a tres pies del oeste con 12 segundos de periodo, eta beraz Euskal herrian ez da asko igarriko, frantzian gehiago, mendebaldeko swell-etara askoz irekiago bait dago. Gainera, haizea ikusten badezute, frantzirako haize ona emanda dago aste osorako, eta hemen ez. Beraz, aste santurako aukera onena Frantzia dela dirudi, ni behintzat hara nua bixar. Nahi badezute egun senti bakoitzean Bourdaineseko parkinean egongo naiz. Ez ahaztu oporretan argazkiak ateratzeaz, ea ze olatu hartzen dituzuen, blogean jarri ditzakegu. BOOO!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: