SAN JUAN DE GAZTELUGATXE

zulotik 1456154088145 zulotik | 2008-05-14 16:17

Gaztelugatxeko Doniene edo Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko interesgune turistikoetako bat da. Kostaldetik gertu dagoen arrokazko uhartetxo bat da eta bertara zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Bermeon dago, Bakiotik gertu. Goian baseliza bat dago 229 eskailera igo ondoren.

Ohituraren arabera bertara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du eta desio bat eskatu. Modu honetan eskilarak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da.

Askotan joan naiz bertara eta zoragarria iruditzen zait oraindik ere. Horregatik, Bizkaiako parajerik ederrenetariko hau ez baduzu oraindik ezagutzen, gomendatuko nizueke bertara hurbiltzea!!!


san juan de gaztelugatxe map


Utzi iruzkina: