Unea iritsi da - Goierritik Euskal Herrirentzat autodeterminazioa eskubidea

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2010-10-19 19:37

    Goizean goizetik giro politta bildu zen Ordiziako Trevijano rugby zelaian

    Urriaren 16an, une historikoa bizi izan zuen Goierriko Ordizia herriak. Pasa den zapatu honetan, autodeterminazioaren aldeko oihu ozena izan zen Eskozia - Euskal Herria jaialdian. Goierri mailako Herri Ekimenak bere apostu handiena aurrera eraman zuen eta dudarik gabe antolakuntza lanak oso txukun eginez eta goierritarren auzolanaren bitartez egun dotore hau aurrera eraman zuten. Zorionak batzuen mesederako lanean ibili zineten bolondres guztiei!

    Egunpasa errebindikatibo honetara bertaratu ginen goierritarrok, oso gustora iragan genuen eguna, bertara adin eta ideologia ezberdineko makina bat euskaldun bildu ginelarik. Goizean goiz Eskoziar Herri Kirolen arteko apustua izan zen joaldun eta gaiteroen kalejiraz alaiturik; apustuen artean Euskal Herriko herri kirolen erakusketa ere izan zen. Ondoren herri bazkaria eta bazkalosteko dantzaldia izan zen. Eta arratsaldean berriz, Euskal Herriko eta Eskoziako pailazoek bertaratu ziren ume nahiz gurasoak alaitu zituzten.

    Honen ostean, Ekitaldi Nazionala izan zen. Bertan Eskoziako eta Euskal Herriko folklorearen fusioa nabarmena izan zen eta makina bat dantzaldi ikusgarri izan ziren. Honez gain, Udalbiltzako auziperatuen izenean botatako hitzak txalo zaparrada handiak jaso zituen, Angel Oiarbide izaldarraren hitzak bezelaxe. Gau partean berriz, parrandarako ordua iritsi eta ordu txikiak arte gazte andana bildu zen bertako kontzertuak zirela eta.

    Benetan egun historikoa izan zen Unea iritsi da lemapean gauzatu den jaialdi hau. Ea hurrengo urtean horrelako jaialdi batetaz gozatzeko aukera dugun. Goierritik Euskal Herriarentzat Autodeterminazioa eskatuz! Biba zuek!

    [ Eskoziako herri kirolen argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]

    Egun hauetan prentsan nahiz interneten argitaratu diren artikuluak:
    - PASALANGA! Izalgo herri ekimena izatetik Goierri mailakoa izatera
(Gukin Zopizarren, 2010-06-06)
    - Autodeterminazioaren aldeko nazio ekitaldia antolatuko du urrian Nazioen Munduak (Zirika Irratia, 2010-09-01)
    - Martxan da autodeterminazioaren alde urrian egingo den jaialdiaren webgunea (Zirika Irratia, 2010-09-13)
    - Autodeterminazioaren aldeko jaialdian laguntzeko dei egin du Nazioen Munduak (Zirika Irratia, 2010-09-16)
    - Autodeterminazio eskaerak Goierritik Euskal Herrira salto egingo du urrian (Gara, 2010-09-19)
    - Angel Oiarbideri elkarrizketa (Hitza, 2010-09-22)
    - Euskal Herria eta Eskozia batuko ditu autodeterminazioaren aldarrikapenak (Hitza, 2010-10-03)
    - Langa pasata, eskaileretan gora (Hitza, 2010-10-10)
    - Erabaki nahiak batuta (Berria, 2010-10-10; Udalbiltza)
    - Iritsi da egun seinalatua (Hitza, 2010-10-16)
    - Oinarri demokratikoak sortzeko, batzeko beharra aldarrikatu dute Ordizian (Hitza, 2010-10-16)
    - Escocia y Euskal Herria, unidas a favor del derecho de autodeterminación (Gara, 2010-10-16)
    - Autodeterminazioa xede, etorkizuneko protagonista izateko aldarria, Ordizian (Gara, 2010-10-17)

    [ Eskozia - EH ekitaldiko argazki galeria osoa ikusteko sakatu hemen ]