PASALANGA! Izalgo herri ekimena izatetik Goierri mailakoa izatera

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2010-06-06 18:58

    Abaltsisketako Larraitz auzoan ospatu zuten Pasalanga aurkezpen ekitaldia

    AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEAREN ALDEKO HERRI EKIMENA:
    Azkenaldian labean landutako ekimen hau, arrera bero-beroa izan zuen Txindoki mendiaren magalean. Larraitzeko aparkalekua aukeratu zuten Goierriko Autodeterminazio Eskubidearen aldeko ekimenak bere burua aurkezteko, eta jende andana bildu zen bertako ekitaldian.

1 - Idiazabalgo Herri Kirol Taldea, Ekimenaren kimu.
    Herri Kirol Taldearen ezaugarriak:
    - Talde irekia, adin ezberdinetako herritarrak, herriko sentsibilitate ezberdinetako kideak.
    - Taldeak, Idiazabalgo herritarren gehiengoak bezala, hainbat gaietan bat egin eta horrela adierazi izan du: Euskal Selekzioa eta Korrika.
    - Aniztasun honek taldea aberasten duenaren jakitun, honela jokatu du beti: sentsibilitate guztiak kontuan hartu dira, baten aldeko aukeran edo-eta alderdikerian erori gabe.

    Ekitaldi eta saioak etxe inguruan egitetik 2008. urtean, nazioartera joateko erronkari heldu zitzaion: Eskozia.

    2007. urtean Eskozian Gobernu aldaketa egon zen eta ordutik eskoziarren erabakitzeko eskubidearen gaiak presentzia handia hartu du Eskozian.Hori horrela, taldeak Eskoziarako bidaia aldarrikapen berri baten bueltan antolatu zuen: nazioen autodeterminazio eskubidea.

    Bidaiak zuen garrantziaz ohartuta, herri kirolariez gain, euskal folklore, joaldun, musikari eta abarrez osatutako 100 kideko talde bat osatu zen.

    Eskoziarako bidaia aurrera ateratzeko herritarren mugimendu handia sortu zuen. Bidaiaren tamainak eta erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenak, Idiazabalgo Herri Kirol Taldea gainditu eta beste pauso garrantzitsu bat ematera bultzatu zuen: Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Idiazabalgo Herri Ekimena sortu zen.

2 - Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Idiazabalgo Herri Ekimena.
    - Oinarri bakarra: nazio ezberdinek beraien etorkizunaz erabakitzeko duten eskubidea, ez besterik. Herrien arteko ezagutza eta uztarketa.
    - Proiektu honi: NAZIOEN MUNDUA deitzen diogu.
    - Autodeterminazio eskubidea, herritarren topagune dugu.
    - Alderdikerietatik ihes egiten dugu.

    Erabakitzeko eskubidea nola lantzen dugun:
    Herritarrak garen heinean, euskal gizartearen irtenbiderik gabeko zurrunbiloetan sar ez dadin, dugun erantzunkizunari helduz, elkarrekin pausoz pauso bidea eginez, gizarteari dagokion eremua berreskuratu asmoz.

    Argi izpi bat izan nahi dugu, Euskal Herrian ilusiozko sute bat sortu asmoz.

3 - Goierritarrei proposamena:
    - Autodeterminazio eskubidearen inguruan, Goierri mailan sare, gune edo ekimen bat sortzea. Goierritarrak ados gauden horretan aurrera egiteko gai garela erakustea. Goierritarren Topagunera joan gaitezkeela baino, joateko beharra dugula adieraztea.
    - Gizarte osasuntsuago baten adierazgarri garbia izango dugu. Guri eta gure ondorengoei utzi diezaiekegun ondare garrantzitsuenetako bat.
    - Herritarrok gure ardura eta bete beharrak ditugu. Alderdi politiketatik zer etorriko den zain egon gabe, goierritarroi dagokigun eremua berreskuratu asmoz, elkarrekin pausuak ematen hasteko proposamena egiten dugu.

    Pasalanga ekitaldia dela eta Zaldibiako segalariek eginiko errebindikazioa

    Goierriko Herri Ekimenarekin erlazionaturiko loturak:
- Autodeterminazio Eskubidearen aldeko Goierriko herri ekimenaren webgunea.
- Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimena berriz ekinez. La Bisbal DĀ“Empordanakoak Izalen (Zopizarren, 2010/02/15).
- Nazioen Munduak agerraldi jendetsua egingo du zapatu eguerdian Larraitzen (Zirika Irratia, 2010/06/03)
- Autodeterminazioaren aldeko herri ekimenaren ilusio eta grinak goierritar gehiago zipriztintzen jarraitzen du (Gara, 2010/06/06)
- Ehunka goierritar bildu dira gaur Larraitzen erabakitze eskubidearen alde (Goierriko Hitza, 2010/06/06)

    Pasalanga ekitaldia dela eta Goierriko prentsan agerturiko artikuluak