Nafarroako ezkutu eta armarrien eboluzioa
Nafarroari erreferentzi egiteko historian zehar makina bat sinbolo ezberdin erabili izan dira. Aldaketa hauen arrazoiak Nafarroako Estatuak izan zuen aldaketengatik izan zen nagusiki. Ondorengo irudian aztertuz hobekiago ulertuko dugu armarri ezberdin hauen eboluzioa.
Bertan ikusi ditzazkegun ezkutu ezberdinen artean nagusiki Nafar Estatuari dagozkionak daude, halanola Nafar Estatua eraiki aurretikoak, osaturik zegoenekoak eta inbasioa pairatzean izan zituen aldaketak. Baita ere, Espainiako nahiz Frantziako istituzioen barruan konkistaturik zeudela irudikatzen zituen ezkutuak. Gaur egun erabili ohi diren ezkutuak ere antzeman ditzazkegu, besteak beste Nafarroako Foru Erkidegokoa, Nafarroako istituzio frankistarena eta Nafarroako bandera independentista.