Nafar hondare historikoan ekitaldi faxistarik ez - Faxistak kanpora!
Errioxan, Kameroseko mendizerraren ondoan dagoen Clavijoko Napar Gaztelua inbaditu zutenen oinordekoek ekitaldi faxista bat egin nahi dute. 1965an Frankoren agintari faxistek egin zuten bezela eta 2007an Falange alderdi faxistak egin zuten ekitaldiari jarraiki, AlianzaNazionaleko faxistek ekitaldi faxista bat antolatu dute Maiatzaren 22rako ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 ).
Deialdia honen lotura hemen duzue. Gogoratu webgune lotura honek webgune faxista batera ematen duela:
http://www.resistencia-norte.com/2010/05/nos-vamos-clavijo.html
Zergaitik nahi dute egin faxista hauek ekitaldia?
1. Inmigrazioaren kontra beraiek aurrera eramaten duten ekimen faxisten barruan, adibide historikotzat hartu nahi dute Erdi Aroan gauzatu zen arabiarren kontrako jazarpena. Honen arira ekitaldi arrazistak bat egin nahi dute gaur egun beraiek inmigranteekin duten jarrera faxistak justifikatuz. Kasu honetan herri honetan izan zen bataila bati erreferentzi egiten diote, eta Santiago Matamorosen sinbolo gisa hartu dute.
Honen inguruko lotura bat hemen duzue, gogoratu webgune lotura honek webgune faxista batera ematen duela:
http://ppine.blogspot.com/2009/06/simbolos-y-personajes-santiago.html
2. Frankismo garaian agintari faxistek ere omenaldia egin zuten gaztelu honetan, bataila honen urteurrena zela eta (1965ean). Nolako enborra halako ezpala. 2007an Falange alderdi faxistak ere, ekitaldia egin zuen. Horrela dio ekitaldiaren deialdiak: "Acto político; Conmemoración de la batalla de Clavijo. Las tropas cristianas salen victoriosas frente a los musulmanes" eta "En estas tierras se desarrolló la famosa BATALLA DE CLAVIJO contra el musulmán, en la que según la leyenda... Al Rey Ramiro I, cuando las tropas cristianas perdían terreno, se le apareció el Apóstol Santiago montando en un caballo blanco y rodeado de 200 guerreros, que luchando a brazo partido junto al Rey cristiano, causó cerca de 70.000 bajas en el bando moro, lo que hizo decidir la batalla a favor de las tropas cristianas".
Deialdia honen lotura hemen duzue. Gogoratu webgune faxista batera ematen duela lotura honek:
http://www.falange-espanola.com/actoclavijofalange07.htm
3. Burgosen DemokraziaNazionaleko faxistek Cid Campeadorri egiten dioten omenaldiak bezala (bere heriotzaren 910.urteurrena ospatuz), ekitaldi erreferente bat ezarri nahi dute Errioxan.
Burgoseko ekitaldi faxistarekin zerikusia duten lotura sorta bat:
http://dnjburgos.wordpress.
http://elciddevivar.blogspot.
4. Baita ere, Granadan AlianzaNazionaleko faxistek bertako jai ofizial arrazista batean (Granadako bataila) partehartzen dute, Andaluzi osoan urteroko erreferentzi haundi bat bihurtu delarik.
Granadako ekitaldi faxistarekin zerikusia duten lotura sorta bat:
http://alianzanacionalmalaga.
http://antorrevieja.blogspot.
http://www.lostuyos.net/index.
Clavijo, Amildegiko gaztelua:
Euskaldun guztion hondare historikoa Errioxako Calvijo herrian:
- Logroñotik 16 kilometrora dago Clavijo, Iregua haranean, eta Nafarroako Erresumaren menpean izan zen garai batez. 1046. urtetik 1075era arte hartu zuten, behintzat, haren ardura Nafarroako ordezkariek. Arabiar tipologiakoa da, halere: mortairu asko, ferra erako ate nagusi arabiarra, oin zirkuluerdiko atalaiak eta piramide itxurako hozkak dituelako jakin liteke hori. «Ikusgarria da», dio Sagredok, «hormaren atzean amildegi bat dago eta ia osorik mantentzen da gaztelua». Ez da estetika hutsa, gaztelua dagoen gain horretatik lautada osoa ikusten baita. Gune estrategikoa da. Gaztelua dena aurrealdea dela esan liteke, bestalde, harresiak eta eraikuntzek ez baitute aurrealdera baizik begiratzen. Beharrik ere ez zegoen atzealdea zaintzeko. Azken finean, amildegi bat zuen gazteluak atzean, eta ezin hortik gaztelura heldu.
Jatorrizko testua:
Iñaki Sagredo rescata los castillos de la época de Sancho el Mayor (Diario de Navarra, 2009ko abenduaren 11): Reúne unas 50 fortalezas situadas en las actuales provincias de La Rioja, Burgos y Cantabria.
- El laudo arbitral del rey Enrique II de Inglaterra sobre pertenencia territorial y límites fronterizos entre los reyes Alfonso VIII de Castilla y Sancho VI de Navarra el Sabio fue emitido el 16 de marzo de 1177 tras aceptar los reyes de Castilla y el Reino de Navarra un pacto-convenio el 25 de agosto de 1176 en el que aceptaban el arbitrio del rey inglés y que se respetara una tregua de siete años.
Peticiones de Navarra
Laudo arbitral del rey Enrique II de Inglaterra (wikipedia)
ARAZORIK GABE GAUZATU ZUTEN EKITALDI FAXISTA:
Hemen duzue, erakunde faxisteek egininko Klabijoko ekitaldi faxista honen kronikak. Kontuz, webgune faxistak dira hauek:
http://www.lostuyos.net/index.php?option=com_content&view=article&id=257:cronica-encuentro-nacionalista-en-clavijo&catid=1:latest-news&Itemid=41 (Espainia mailako AlianzaNazionaleko faxisten webgunean argitaratutakoa)
http://www.madridantiantifa.es/2010/05/la-rioja-22052010.html (Madril mailako antifaxisten kontrako talde faxistaren webgunean argitaratutakoa)
Hurrengo urtean, ekitaldi faxista hau berriz egin eta kontzertuak antolatuko dituztela aurreratu dute aipatu ditugun webgune hauetan.