Lazkaoko herriko taberna erasotu dute
Emilio Gutierrez gazteak, astearte eguardian Lazkaoko herriko tabernaren kontra ekin zion mazo batekin. Gazte hau, Lazkaoko PSOEko zinegotzi ohi baten semea da eta PSOEko militantea. Eraso faxista honen ondorioz, tabernako leiho guztiak, sarrerako atea, bertako telebista, ordenagailua (musika ekipoa), edari boteiak, zerbeza makina eta dirua gordetzeko kajeroa erabat hautsiak geratu ziren. Lazkaoko preso politikoen nahiz bertako kartelen kontra ere, gogor ekin zion.
Eraso hau, 12 terditan izan zen, ETAren ekintza armatu bat salatzeko elkarretaratze baten ostean. Hauteskunde kanpainan ETA erakundearen lehenengo ekintza izan zen Lazkaoko PSOEko egoitzaren kontra. Honen arira, izugarrizko komunikabide pila bildu ziren Lazkaoko herrian.
PPko, PSOEko eta PNVko militante eta buruzagi asko gerturatu ziren kontzentrazio honetara, eta nola ez, makina bat polizi nahiz eskolta ziren inguruko kaleetan. Guzti hauen aurrean, ekin zion Emiliok ezker abertzalearen tabernaren kontra.
Espainiako komunikabide guztietan eman zuten Emilioren erasoa. Denetan erasoa justifikatu zuten eta batzuetan eroi gisa ere jarri zuten. Nola ez, erasotzailea biktima bihurtu zuten tita batean.