JOSU ZABALA, basajaun

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-03-22 15:23


Erlazionaturik albisteak:
-
Josu Zabala Basajaun, omendu dute asteburuan [Gaztesarea]
-Diez años sin conseguir saber quién ni cómo mató a Josu Zabala «BASAJAUN" [GARA, 2007 martxoaren 23]
-Josu Zabala "basajaun" omenduko dugu igandean [ASKATU.org, 2007/03/23]
-Josu Zabala, recordado por cientos de personas en Punta Mendata y Etxarri-Aranatz [GARA, 2007 martxoaren 26]
-Basajaun, Korrika bukaera [Maria Jesus Salegi Igoa, Josu Zabala Salegi Basajaunen ama]
-Basajaun, hamar urte! [Jokin Zubieta Valencia, Josu Zabala Basajaun-en komandokide]
-Diez años después, la muerte de Josu Zabala “Basajaun” sigue sin esclarecerse [Hala Bedi irratian eginiko elkarrizketa bat]

10 urte bete dira Josu Zabala Salegi Basajaun Itziarko (Gipuzkoa) Punta Mendatean hilda agertu zela (1997ko martxoaren 27an agertu zen gorpua). Familiak eta ezker abertzaleak «estatu krimentzat» jo zuten ETAko kidearen heriotza, baina Espainiako Gobernuaren bertsioa bestelakoa izan zen; Zabalak bere buruaz beste egin zuela esan zuten.

Etxarriko ezker abertzaleak gogor salatu ditu duela 10 urteko gertaerak, eta Zabala «Estatuko indar okupatzaileek atxilotu, torturatu eta erail» zutela berretsi dute.


    Astebukaera honetan egin zaio omenaldia Basajaun gudariari

Sakanako gudari honen inguruko bideoa duzue hemen:

Joselu Geresta <<Ttotto>>
Poliziak, Basajaunekin egin zuten bezela,  1999ko martxoaren 20an erail zuten (bi urte geroago). Bere hilketaren nondik norakoak ez dira oraindik argitu, eta bertsio ofizialak diotenez Ttottok buruaz beste egin zuen.
Gainera Ttottoren gorpua agertu zen tokian, Izalen lapurtutako kotxe bat ikusi zuten; eta kotxe hau antzematean, Guardia Zibilak makina bat denbora Intxaurrondon izan zuten. Gero, jabeari itzuli zioten esplikazio handirik eman gabe.
Bide bat hartu zenun
nahiz eta izan gazte
bizi nahiean
gure Euskal Herri
baketsu batean aske
gure ametsa
egi bihurtzen
segiko dugu jo ta ke
askatasunan
hegal azpian
denak bildu arte.
Agur eta ohore!