Izalgo pestak hasi ditun/k!
Urtarrilaren 25ean hasi ziren Izal herriko pestak. Otsailaren 3rarte iraungo duen jaiak, dudarik gabe, polemikak zipriztiduta hasi ditu bere lehenengo egunak.
Idiazabalgo Udalak, jaien egitarauarekin komunikatu bat plazaratu du. Herrian izan diren txikizio eta sabotaiak salatu ditu, eta herriko festetan izango diren horrelako ekintzak Izalgo herritarrek salatzeko eta egileak identifikatzen laguntzeko deia egin du.
Ez dugu ahaztu behar, azkeneko udaletxeetarako hauteskundeetan, PNV-EA alderdi koalizioak irabazi zuela. Urte bete EAko Antton Irizar alkatea izan eta gero, PNVko Ioritz Imaz jarri zuten alkate. Hau nola ez, hauteskunde kanpainan ez zuten esan.
Herritarren bizkarrera, lau legislaturatan alkate izan zen Antton bozkatu zuten herritarrek, eta denen sorpresarako, urtebetera alkatetza utzi zuen.
Gainera, Anttonen azkeneko legislaturan, lehenengo aldiz Udalean alkatea liberatu zuten. Anttonek, CAF fabrikan kobratzen zuen hainako soldata jarri zioten udaletxean. Hainbeste denboratan alkate lanetan ibilitakoari, ezin ezetz esan.
Soldata hau, Ioritz alkate berriak kobratzen jarraitzen du. Berak, bere lanpostuan kobratzen zuena baino askoz gehiago. 27 urteko alkate gaztea, politikari profesionala bihurtu da derrepente.
Gogoratu behar da, herrian ez dagoela PNVrekiko konfiantza handirik, urte batean PNVko zinegotzi bat udaletxeko dirua lapurtzen harrapatu baitzuten.
Eta hori dena gutxi balitz, Anttonen azkeneko legislaturan, alkatea berari protekzio ofizialeko etxe bat tokatu zitzaion. Berak pleno batean, protekzio ofizialeko listetan sartzeko kondizio berri bat ezarri zuen. Gazte eta ezinduez gain, bananduek ere aukera izatea herrian egin ziren protekzio ofizialeko bi etxebizitzetan. Eta ondorioz, bera izan zenez bananduetako sailean apuntatu zen bakarra, berarentzat izan zen etxea.
Gogoratzekoa da, Kaletio taldea (Izalgo okupazio mugimendua) aurkeztu zenean, Txomenane etxea okupatu zenean eta desalojoaren egunean ere, Anttonen alkatetzak izan zuen jarrera ezkorra.
Gainera, herritarren iritziaren kontra, herrian zegoen Kultur Etxea (bertan zegoen Izalgo Gaztetxea) bota eta bertan egiten ari dira udaletxe berria.
Gauza asko, herritarrak Udalarekin gustora ez egoteko. Nahi dutena egiten ari direnaren sentsazioa nabarmena da herritarren artean. Ezker Abertzalea ilegalizatua izan zuten garaian, egindako txantxuilo guztiak ordaintzen ari garen sentsazioa. Orain, ANVko zinegotziak egon arren, Izalgo Udalaren usain txarra nabaria da.
Otsailak 1ean Amaiur herrian ekitaldia
2012ra arte zain egon gabe, Amaiur 1512-2012 Nafarroa Bizirik! ekimena abian da jadanik. Nafarroaren konkistaren V.mendeurrenaren atarian, herri mugimendu indartsu bat sortzeko helburuarekin, lehen ekitaldia egingo da igande honetan bertan, Amaiurren goizeko 11etan. Izal herriko eragile batzuek, ere, herriko festak izanagatik ere, Amaiurrera joateko deia egin dute.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 .
Ekitaldiaren nondik norakoak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8
/ 9 / 10 / 11 / 12 .
Erlazionaturiko albisteak:
- 1512-2012 [500urte okupaturik eta 500urte erresistentzian]