Iparra eta Eduardo omenaldia 2010
Udazkenarekin batera, aurten ere Estatu Terrorismoaren biktimak izan ziren Iparra eta Eduardo omentzeko unea iritsi da. Aurtengoan ere, izaldar andanek parte hartu dute aste honetan zehar Izalgo Ezker Abertzaleak antolaturiko ekimenetan: ostegunean bideo-emanaldia Pilarreneako ganbaran; ostiralean mus-txapelketa Xume eta Batzoki tabernetan; eta larunbatean berriz, Gudarien oroigarrira mendi ibilaldia, Arretxe Elkartean bazkaria eta Guraso Elkartean antzerkia. Dudarik gabe urteak joan ahala Izalgo herriak bere bi seme kuttunak ez dituela ahazten, batik bat garbi ikusi zen zapatu eguardian Zigor auzoan egin zen ekitaldi hunkigarrian.
Ai Eduardo eta Iparra
Gaur ere zuena gatoz
Bi gertaeren minean eta
Oroimenean mila poz
Hasi zenuten bide zidorra
Zabalagoa da askoz
Hurratsi, hurrats aurrera goaz
Helburua lortu asmoz
Nahiz ta lengoek len bezelaxe
Hartzen gaituzten erasoz.
Zuen agurrak nahiz sortu zuen
Herri hontan hainbeste min
Urte askoan bide berean
Nahiz diren aurka alegin
Hurrats berriak emanez goaz
Askatasunerantza fin
Gaur bizi degun une handian
Inork ezin du huts egin
Sentimenturik ezin dute hil
Eta preso sartu ezin.
[Gailurrean kantaturiko abestia]
Erlazionaturiko albisteak:
- 2010eko omenaldia (ZirikaIrratia.tk).
- 2008eko omenaldia (Zopizarren).
- 2007eko omenaldia (Zopizarren).