Espaniar jai nazionalak ospatu? Jai? Jai jai!

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-11-09 19:19

Konstituzio espainiarraren aldeko eguna.
Konstituzio eguna dela eta, aste honetan behin eta berriz entzun dugu, Espainiako bandera harrotasunez gure etxeetako balkoietan jartzeko. Komunikabideek diotenez, bandera horrek espainiarren demokraziaren eta konbibentziaren baloreak islatzen omen ditu. Baina ez al dute ba, inperialismoa, monarkia edota diktadura faxista bezelako baloreak adierazten?!

ARGAZKIAN: Lizartzako udaletxeko bandera espainiarraren erreketa

Gaur egungo bandera espainiarra, Franko diktadore espainiarrak ezarri zuen. Hau II.Errepublika (1931-39)-ren kontra egindako altxaketa faxista eta gero, inposatu zien herritarrei.

Errepublika garaian, demokratikoki espainiarrek Karlos III erregeak 1785ean ezarri zuen bandera ez erabiltzea erabaki zuen.
ARGAZKIAN: Izalen eginiko ekimen bat

Hispanitatearen eguna.
Ameriketako indigenen kontrako sarraskia hasi zuten duela 115 urte, horren urteurrena da Hispanitate eguna; eta oso deigarria da gaur egun, egun hau izatea espainiartasuna ospatzeko eguna. XXI. mende hasieran eginiko genozidioa, inolako lotsarik gabe, Espainiaren ikur bilakatu dute.
`Espainia' deitzen duten horren batasuna, euskal herritarren borondatearen gainetik jartzen dute. 36an Francoren agindupean egin bezala, Espainia handi, aske eta batua inposatzera datozkigu. Horrela, Euskal Herriaren eskubideak ukatzen dizkigute.

Honen arira, Hispanitate egunean Falange alderdi politiko faxista Donostira etortzekoa zen manifestazio bat egitera. Baina Donostiako kaleetan egon ziren istiluen ondorioz, ezin izan zuten manifestazioa egin.
Espainian ordea, talde ultraeskuindarrek makina bat mobilizazio egin zituzten.



    Estatu espainol eta frantsesaren laguntzaz, talde eskuindar faxistek makina euskal herritar hil zituzten Gerra Zikinean


    Faxisten itzulera Franko hil eta gero

Herri Eskolak.
Honez gain, LAB eta IAk lantegi eta ikastetxeetan Euskal Herriarentzat lan egutegi propio bat eskatu zuten. Jai arrotz hauei intsumisioa eginez herri eskolak ere antolatu ziren, eta makina bat mobilizazio egin ziren.
Hemen dituzue mobilizazio hauen loturak: 0 / 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 .
Egun hauetan eginiko ekintzak batzuk: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 .

Egun hau dela eta, erlazionatutako albisteak:
    Udalbiltzaren oharra: 1 / 2 .
    EAE-ANVren ekitaldia: 1 / 2 / 3 / 4 .
    Ameriketan Erresistentzia Indigenaren Eguna ospatu zuten: 1 / 2 .
    El día de la Hispanidad (Jon Odriozola): 1 .
    PP en Gasteiz: Doctrinas vendo que para mí no tengo: 1 .

Horrelako jai arrotzak direla eta, makina bat ekintza egiten dira Estatu Espainiar nahiz Frantsesari intsumisioa egiteko esanez.
Honen ari Iparraldean ere, hain ezagunak ez diren Frantses jaien aurrean ekimenak egiten dituzte. Adibidez azaroaren 11a ( 1 / 2  / 3 / 4 ) eta maiatzaren 8a ( 1 / 2 ) ditugu.

    Gazte batzuk bandera frantsesa kentzen

Galizian eta Katalunian ere egiten dituzte horrelako ekimenak.
Hemen dituzue adibide batzuk: 1 / 2 .

    Katalunian Erregearen irudiak erretzeari ekin zioten

Intsumisio ekintzak
Ekintza hauetako bat, sinbolo frankistak kentzearena da. Istituzio ezberdinek behin eta berriro diote sinbologia frankistak kenduko dituztela, baina  hitzetatik ekintzetara  ez dira pasatzen.  Madriletik  Frankoren  estatua  pare bat besterik ez dira kendu. Dirudienez, hauteskundeetara begira propaganda besterik ez da. Herritarren ekimenez ari dira desagertzen sinbolo frankista hauek gure kaleetatik.

    Frankoren estatua bat

Gure etxeko atariko ateetan oraindik aurki ditzazkegu Frankoren diktadurako sinbologia. Sinbolo hau, 50 urtetako diktadura sinbolizatzeaz gain propaganda espainolista bat ere bada. Falangistek ulertzen duten Espainaren barruan, Euskal Herririk ez dela existitzen adierazi nahi dute.



    Gazte batzuk plaka frankistak kentzen

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu ZOPIZARREN - BEREZIAK - PLAKA FRANKISTAK eginiko artikulu interesgarri bat.