Hemendik bi astera Konstituzio Espainiarraren Eguna dugu

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2008-11-25 13:13

Abenduaren 6ean, Espainiar Estatuak inposaturiko Konstituzio eguna dugularik, INTSUMISIO EKINTZAz jardungo gara bi aste hauetan. Abenduaren 6ean, seguraski euskal herritar asko Durangoko Liburu eta Disko Azokara joateko, edota opor egun batzuk hartzeko aprobetsatuko du. Besteentzat ordea, herri honen askatasuna eskatzeko mobilizazio egun bat dugu.

Lehengo urtean egin genuen bezela, JARRAIPEN BEREZI bat egiteaz gain, ekintza eta mobilizaziora deitzen dugu.

   Euskal Herriko Iparraldean egindako argazki bat

Aipatu ditugun plaka frankisten kontrako ekintzez gain, badira beste intsumisio ekintza andana. Euskadi Autonomia espainiar eta Nafarroako Foru Komunitateko seinaleen kontrako ekintzak oso ohikoak dira, hala nola, Trebiño eskualdean dauden Kastillako seinaleztapenen kontrako ekintzak. Baita ere, Euskal Herriko hiri eta herri askoetan bada Espainia edo Frantziaren sinbologia asko. Makina bat adibide topa ditzazkegu, eta hauen kontrako ekintza ikusgarri pila izan dira historian zehar.
   Bilboko Alde zaharrean ateratako argazkiak

Iparraldea eta Hegoaldearen muga inposatua:
Hona hemen, oraindela hamar bat urte edo, arrakasta handia izan zuen ekintza baten berri. Badira Iparraldea eta Hegoaldea banatzen dituen mugarriak, eta hauen kontra makina bat ekintza egiten ziren.

Iparraldea eta Hegoaldea banatzen duten mugan, badira 272 mugarri Estatu Frantses eta Espainiarrak jarritakoak. Euskal Herriari inposaturiko muga izan zen hau, eta ZAZPIKA aldizkarian honen inguruko artikulu interesgarri bat topatu dugu. Hain zuzen ere, IÑAKI VIGORrek egin du artikulua hau, eta berarenak dira hemen ikusi ditzakezuen argazkiak. Artikuluaren izena honakoa da: MUGARRIS siglo y medio fraccionando Euskal Herria. Eta artikulu hau, SUA argitaletxeak atera berri duen liburu baten inguruan mintzo da. Hain zuen ere, "Travesía de los mugarris. La unión de los 276 hitos de la frontera vasca" liburua. Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 .


Uztailaren 25ean Santiagoko jai egun espainiarrean makina bat ekintza egiten ziren muga arrotzen kontra. Egun horretan antolatutako INTSUMISIO EGUNAren arira egiten ziren ekintza hauek. Ekintza ikusgarriena seguruen ZAZPIKA aldizkarian mintzo den mugarrien kontrakoak izaten ziren.

Euskal Herriko kale eta tabernetan makina bat pegatina ikusi zitezkeen ekintza honen inguruko argazkiekin. Pegatina hauetan pare bat gazte agertzen ziren, eskuetan porra bat zutelarik. Kolpeka, mugarri hauetako bat txikitzen ikusi zitekeen. Argazki hauen azpian EUSKAL HERRIAK INTSUMISIOA lema jartzen zuen.

Mugarri hauen kokagunea:
Gipuzkoak eta Lapurdi banatzen duen muga naturala Bidasoa errekak ezartzen du, eta Espainiako nahiz Frantziako agintariek ez zuten horrelako mugarririk ezartzeko beharrik ikusi. Bai ordea, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa batzen dituen Endarlatsako zubiaren inguruan. Hemen topa dezakegu lehenengo mugarria:
    R1 izena darama

Mugarri honetatik azken R272ra arte, 205 kilometro daude. Mugarri hauek, 1856an ezarriak izan ziren Gerra Karlistak eta gero. Muga artifiazial eta inposatu honen islada diren mugarri hauen mantentzea, bai Estatu Frantsesa nahiz Espainiarra esku dago. Horretarako mugaren bi aldeetako udaletaz baliatzen da. Udal hauek, beharturik daude urtero-urtero mugarri hauen egoeraz mintzo diren aktak egin, eta Madrilera eta Parisera bidaltzera.  Horrela mantendu dira 150 urte hauetan inposaturiko mugarri hauek.
    Mugarri hautsiak ere, berritzen ibili dira

ZAZPIKA aldizkari honetan agertzen den artikuluan diotenez, azken urte hauetan Herrialde Katalaneko Udal batzuek mugarri hauen aktak egiari uko egin diote. Jarrera hau Ipar Katalunia eta Hego Kataluniaren arteko muga artifiziala salatzeko ekimen bat izan dela gaineratzen dute ZAZPIKAkoek. Eta diotenez, Euskal Herriko Udal bat berak ere ez omen du jarrera hau hartu.

Hemen dituzue artikulu honetan, agertzen diren argazki gehiago:
    Ikusten duzuenez, azkeneko bi argazkietan,
mugarri batzuk harkaitzean markaturik daude


Artikulu interesgarri hau irakurri nahi baduzue osoki, hemen duzue testu osoa:
    Aurrekoa hobeto ikusteko, hemen duzue testua zatika