Gaur, Konstituzio espainiarraren Eguna

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2008-12-06 10:33

Espainiako Estatuak inposaturiko egun honi muzin eginez, auzolanean bildu garen gazte talde bat gara.

Gaur goizean bildu eta  Gasteizko kaleetan zer topatu eta, "Basagoiti lehendakari" lemadun propaganda telefono-kabina guztietan aurkitu ditugu. Eguna animatzeko apropos jarriak.


Gasteizko sinbologia espainiarra

1.Bandera espainiarra:
Aurreko astean prentsan agertu bada ere, Legebiltzarrean oraindik ez dute bandera espainiarra jarri ( 1 ), baina ostera, Diputazioko eta Udaletxeko egoitzetan aurkitu ditugu.
   Gasteizko Udaletxea

   Arabako Foru Aldundia (diputazioa)

Ikusten duzuenez argazkietan, Udaleko eta Diputazioaren egoitza nagusietan bandera espainiarra toki nabarmenetan kokatu dituzte. Diputazioaren kasuan, egoitza nagusiaz gain, alderdi politikoek biltzen diren egoitzean ere (Vicente Goikoetxea kalean) topatu dugu bandera arrotz hau.

2.Kale-izenetan espainiaren erreferentzia:
Bandera inposatu honez gain, baditugu Espainia izena duten monumentu, plaza eta kale andana.
    Udaletxe aurrean dagoen plazan dago Espainia plaza

    Andra Mari Zuriaren Plazan dagoen monumentua


    Legebiltzarraren ondoan dagoen monumentua

Ikusiten duzuenez, lehenengo argazkietan Udaletxea dagoen plazari dagozkio. Bertan 1936ko Altxamendu Faxistaren ondorioz plazari kale-izena aldatu zioten, EspaƱa plaza jarriz.

Bigarren argazki saila Amabirjin Zuriaren plazari dagozkio (baita ere, Banki Plaza edo Plaza Zaharra bezela ezaguna). Bertan Napoleonen kontrako guda baten berri ematen duen monumentu bat dago. Alderdi espainiarrek (batik bat eskuindarrek), Napoleonen kontrako gudetan espainiar nazionalismoaren sorrera ekarri ziotela diote.

Eta hirugarrengo argazkietan, Ginea Ekuatorialaren lehen espedizio espainiarraren buruaren omenez egindako monumentua agertzen zaigu. Afrikako kolonia espainiar honen zapalkuntzaren hasiera izan zen hura. Frankismo garaian kolonia erabat faxista izan zelarik.

3.Konstituzio espainiarraren plaza:
Hori gutxi balitz, Konstituzio espainiarraren aldeko plaza bat eta monumentu bat topatu ditugu.
    Errota auzoan dago konstituzioaren aldeko monumentu hau

4.Espainiar armarria:
Eta nola ez, armarri espainiarrak pilo bat ere badira eraikin publiko askotan.

   Lehenengo argazkian Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritza dugu, eta bestean Espainiako Bankuaren egoitza ohia

Euskal Herriaren lurraldetasuna ukatzen duen armarri hauek, Gaztelako Erresuma garaian, Frankismo garaian eta Liberalen garaiko monarkian asko erabiliak izan ziren sinbolo inperialista bezela. Sinbolo kolonial hauetan, beraiek inbaditutako lurraldeak agertu izan ohi dira, Nafarroako Erresuma barne.
    Alde zaharrean dagoen Lokarri etxearen ataria eta barnekaldea

    Alde zaharrean dagoen eliza baten ataria

Argazkietan ikusi dezakezuenez, Kastilako Errege Katolikoen sinbologia agertzen zaigu. Bertan ikusi dezakegun sinbologia hori, bai Falangistek eta baita ere Erreketeek (karlista paramilitarrek) sinbolo gisa ibili zituzten Altxamendu Faxistan eta ondorengo diktaduran. Garai hartako errepresio faxista sinbolizatzeaz gain, Kastilako Erresumak Nafarroako Erreinuaren kontrako borrokak eta odol ustea ere sinbolizatzen ditu.

5.Gobernuburu espainiarra:
Guzti honetaz gain, badira kale batzuk Espainiako Gobernuko kideak izan zirenen omenez jarriak ( 1 ).
    Datok Madrileko Gobernuko kide garrantzitsu bat izan zen (anarkista katalan batzuek hil zuten ekintza armatu batean)

Dato Kalea dudarik gabe, Gasteizko komertzio eta taberna aberatsen gunea da. Bertan klase altuko jendea biltzen delarik. Lehenengo argazkia, kale honetan ateratakoa da, aldiz beste biak Florida parkean aurkitu dugun estatuarenak dira.

Hona hemen, Euskal Herrian gertaturiko gertakarien jarraipena
   Makina bat jende bildu zen Durangoko kaleetan

- Durangoko manifestazioaren kronika ( 1 / 2 / 3 )
- Konstituzioaren arkako mobilizazioak burutzen hasi dira gazteak hainbat herritan
- Urkulluren etxearen , Batzokien eta PSOEren egoitzen kontrako ekintzak izan dira