Faxisten itzulera
Egun hauetan PPren inguruko komunikabideek zera diote: gaur egungo egoera politikoa Gerra Zibilaren aurreko egoerarekin antzekotasun handia duela. Arrazoi osoa daukate! Ultraeskuindarrek hori bilatzen ari direlako.
Gogoratu behar dugu Gerra Zibilaren aurreko tentsioak ultraeskuindarrek sortu zituztela, eta ez ezkertiar mugimenduek.
Talde ultraeskuindarrek eraso faxista asko egin zituzten garai hartan; beraietako asko atxilotuak izan zirelarik (armak edukitzeagatik eta arma hauekin ezkertiarren kontra erasotzeagatik). Gobernu ezkertiarrak egiten ari zen aldaketei beldur, ondo pentsatutako eta saiakera asko izandako altxamendu faxista izan zen.
Altxamendu faxista, euskal herritarrentzat oso odoltsua izan zen.
Neofrankistak inpunitate guztiarekin dabiltz
Oraindela bi urte, martxoaren 13an Gasteizen eta iaz Iruñean faxistek eginiko manifestazioak jada ahaztuak ditugu (1,2,3,4,5,6,7); baina urtean zehar makina bat eraso faxista gertatzen dira Euskal Herriko herri eta hirietan.
Ez dugu ahaztu behar, duela lau urte
Donostian Mikel Martín EHGAM kolektiboko eta Zutikeko kidearen aurka
eginiko erasoa; monolitoen kontrako erasoak (1,2,3); gaztetxeen kontrakoak (1,2,3,4,5); Ikastola eta AEKren egoitzen
aurkakoak (1); Euskal Herriko hainbat muralen kontrakoak (1,2,3); Herriko tabernen kontrakoak; Txozna guneen kontrakoak (1); eta abar luze bat (1,2,3,4,5).
Baina azkenaldi honetan modu honetako erasoak ugaritzen ari dira Euskal Herri osoan. Ugaritze hau ez da
kasualitatea, noski!.
Eraso faxistak Gasteizen
Horrelako eraso asko izan dira batik bat Euskal Herriko hiriburuetan:
Gasteizen, Iruñerrian, Donostialdean eta Bilbo inguruetan hain zuzen ere.
Gasteizi dagokionez, alde
zaharrean beisboleko bate batekin gazte baten aurkako egin zuten; Gaztetxeko ateari eraso zioten gasolinaz; eta inmigranteen komertzioen kontra ere egin dute.
Eraso faxistak zirela eta, denda honek itxi beharra izan zuen (txinoen kontrako pintadez gain, ateko eta eskaparateko kristalak hautsi zizkioten)
Ez dugu ahaztu behar, oraindela laupa bost bat hilabete,
Ikasle Sindikatua, Federiko Engels Fundazioa, Emakume Langilearen
Eskubideen Defentsarako Elkartea eta Eskuak Venezuelatik Kanpora biltzen diren
lokala erasotu zutela. Talde faxista honek lau pintada faxista egin eta bertako kide bat lokalean sartu zen modu
probokatzailean.
Gertakari hau prentsan azaldu zen, baina badira beste makina bat eraso komunikabideetan oihartzunik ez dutenak izan.
Lokal erasotua
Baina ez dugu ahaztu behar gure herriko kaleetan ere izan direla.
Goierriko hainbat herriko tabernari eraso diote azken urte hauetan, hainbat pankarta kutxiloz rajatu eta muralak pinturaz erasotu dituzte.
Ultraeskuindarrak oraindik boterean
Gainera ez dugu
ahaztu behar frankismoan gorpuztu ziren falangista familiak. Gaur egun,
50 urteko diktadura horretan aberastutako agintari eta enpresario
falangista hauek, Euskal Herriko eta Espainiako multinazionalen buru
dira eta Madrileko nahiz Euskal Herriko istituzioetan kargu politiko
altuak dituzte.
Horren kasua da PPko Mayor Oreja ordiziarra, Alonso eta Rabaneraren kasua: Alfonso Alonso Aranegui Gasteizko alkatearen familian begiratzen badugu, Manuel Aranegui Coll frankista aurki dezakegu. 1957tik 1966 arte Arabako diputazio burua izan zen. Ramon Rabaneraren kasuan berriz, Luis Rabanera Arabako erreketeen burua aurki dezakegu. 1936ko altxamendu faxista antolatu eta zuzendu zuena.
Gasteizen eginiko kanpaina baten kartela
Oraindela gutxi, egunkarietan irakurri genezake Ramon Rabanerak,
gaur egungo Arabako diputazio buruak, Gerra Zibileko fusilatuen aldeko monolito bat
jartzeari uko egin diola. Diputazioko plenoan monolito hau
jartzeko eskaerari baiezkoa eman bazioten ere, bere erabakia ez duela
aldatuko dio Rabanerak. Monolito hau "partidista" omen dela dio, Gerra
Zibilean fusilatutakoak bando batekoak direlako; eta hone ondorioz, monolito hau
ezartzeak garai bateko zauriak irekiko dituela esaten du.
Ematen duenez, Gasteiz hiria sinbolo frankistez josita dagoela ahaztu nahi du Rabanerak. Hemen dituzue adibide batzuk:
Gasteizko partezarrean dagoen agila frankista bat
Gasteizko Judimendi auzoan dagoen beste sinbolo frankista bat
Honen arira, Manuel Fraga bezalako ultraeskuindarra ere gogora ekarri behar dugu, Gasteizko 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileen erantzulea nagusia delako. Jada 31 urte
pasa diren arren, gertakari horien ondorioz ehundaka zauritu izan
ziren; eta gaur egun oraindik egun hartako zauriak irekita daudela
ikusten da. Gainera, Manuel Fraga PPko ohorezko militantea da gaur
egun, eta inpunitate osoz aske jarraitzen du.
Fraga Frankoren gobernuan burubelarri lanean ibili zen
Horrelako adibide asko topatu ditzakegu Euskal herrian zehar. Goierriri
dagokionez, Mayor Orejaren inguruan hitz egiten dezakegu, edota
Nafarroari dagokionez, Del Burgo familiari erreparatu. Baina hori,
beste baterako utziko dugu.
Garai hartako genozidioa musutruk atera zitzaienez, eta ofizialki egin zutena gaizki ikusita ez dagoenez, horrelako ekintza faxistak berriro gertatzea posible dela esan dezakegu. Moduak eta arrazoiak aldatuta etorriko dira, ez baditugu gelditzen behintzat. Denon esku dago. (0,1,2,3,4,5,6,7,8,9)
Oroimena, duintasuna eta borroka